viernes, 23 de diciembre de 2011

KRISTALIZAZIOA


Kristalizazioa nahaste homogeneo baten osagaiak banatzeko teknika da.Kristalizazioan kontutan hartzen da hegazkortasuna.Gaur prestatzen dugu ura eta sulfato de kobrearekin nahastea eta kristalizadore baten barruan uzten dugu giro temperaturaren menpean .Aste bat pasatu eta gero disoluzioaren barruan zegoen ura pasatzen da gas egoerara eta kobre sulfatoaren kristalak agertzen dira kristalizadorean.

viernes, 16 de diciembre de 2011

DEKANTAZIOA

Kasu honetan prestatu dugu nahaste hetereogeneo bat ura  eta olioarekin eginda.Berehala ikusten dira bi fase desberdinak, biak egoera likidoan daude, horrexegatik teknikarik hoberena olioa eta ura banatzeko da dekantazioa.Horretarako erabiltzen dugu dekantazio inbutu bat.Honelako inbutua ezaugarri berezia dauka eta da beheko partean giltza bat edukitzea.Nahasketa egin eta gero pasatzen da inbutu barrura eta beheko partean ura geratzen da. Inbutuaren azpian, hauspeakin ontzia ipintzen dugu eta inbutuaren giltza irekitzen dugunean, ur guztia pasatzen doa. Bigarren fasea (olioa)inbutuaren beheko partera heltzean giltza izten dugu eta horrela lortu dugu ura eta olioa banatzea.

lunes, 12 de diciembre de 2011

Banatzeko teknikak

Iragazketa: Kasu honetan banatzeko teknika hau praktikan jarrriko dugu. Horretarako nahaste hetereogeneo  bat eduki behar dugu, baina baldintza batekin: nahaste hetereogeneo horretan eduki behar dugu fase likido bat eta beste fase solido bat. Esekidurak kasu honetan metatuta egongo dira hondoan eta orduan erabiliko dugu iragazketa enbutu bat. Guzti hau praktikan jartzeko erabilko dugu ura eta azukrea, baina erabiliko dugu azukre asko dizolusio asea lortu ahal izateko(bere itxura eta nahate heterogeneo baten itxura bezalakoak dira). Hauspeakin ontzi batean preztatzen dugu ura eta azukrearekin nahasketa,gero enbutuaren barnean ipintzen dugu iragazketa papera eta beste hauspeakin ontzi batean jasoko dugu ura nahasketa inbututik pasatu eta gero, bitartean azukrea geratuko da iragazketa paperean eta horrela lortu dugu esekidurak isolatzea.