lunes, 28 de noviembre de 2011

Disolbagarritasuna tenperaturaren menpe

Gaur, laborategian, disolbagarritasunarekiko esperimentu bat egin dugu. Frogatu behar duguna da, disolbagarritasuna tenperaturaren menpean dagoela.
 Hona hemen prozesua:
Lehenik, prezipitatu ontzi batean, ura bota eta kobre sulfatoarekin nahasi dugu. Gero, nahasketa saiodi batera bota egin dugu. Kobrea ez denez uran guztiz disolbatu, azkenik berotu egin dugu eta ikusi ahal izan dugu kobrea guztiz disolbatu dela. 



miércoles, 23 de noviembre de 2011

disoluzioa diluituak, konzentratuak eta aseak

Kasu honetan ura eta gatzarekin lan egin dugu disoluzioak prestatzeko. Ikusi nahi duguna da nola disoluzio kontzentratuak lodiagoa eta distiratsuagoak diren eta diluituak ura ematen duten eta disoluzio ase batean solutua hondoan metatuz doan. Horretarako hauspeakin ontzia erabiltzen dugu eta han 100ml ur botatzen dugu. Gero 2 gr gatz botazen dugu, horrela lortzen ditugu disoluzio diluituak. Ura dirudi eta ez da nabaritzen gatza dagoela barruan. Geroago 20gr gatza botatzen dugu eta horrela lortzen dugu disoluzio konzentratua. Egia da disoluzioa loditzen doala, amaitzeko gatz gehiago botatzen dugu, gatza hondoan metatu arte eta horrela lortu dugu disoluzio asea.

jueves, 17 de noviembre de 2011

Mezua izkutua ateratzen

Pasaden egunean esperimentu bat egin genuen limoi zukuarekin. Prestatu genuen disoluzio bat ura eta limoi zukuarekin. Hartu genuen folio bat eta folio horretan idatzi genuen mezu bat pintzel bat erabiliz eta prestatutako disoluzioa. Hasieran mezua ez zen ikusten, ikustezina zen baina poxpolu bat piztuta pasatzen badugu folioaren gainetik eskuinaldetik ezkerraldera eta aldrebez lortzen dugu mezu ikustezina hori  ikusi genezakeen. Harritzeko gauza da ezta? Horrelako esperimentuak jarraituko ditugu aurten egiten. Asko guztatzen zaigu egiten duguna laborategian eta zuri? Apuntatu zeure ikastolan irakasgai honetara oso dibertigarria da. Dena den gutxien guztatzen zaiguna tresneria garbitzea da eta guztia zegoen  bezala uztea da, baina ahaleginak egiten ditugu eta denbora asko erabiltzen dugu hau egiteko.

Laborategia zaindu behar dugu!


jueves, 10 de noviembre de 2011

Disoluzioak

Hurrengo gaia izango da disoluzioak, baina horretrarako, lehenengo egin behar dugu materiaren deskribapena. Ulertu behar dugu oso ondo zer diren elementuak eta konposatuak eta horiekin sortzen direla sustantzia puruak.Sustantzia  puruak elkartzen direnean sortzen dira nahasteak eta azken hauek izan daitezke homogeneoak eta hetereogeneoak.Nahaste homogeneoak deitzen dira ere disoluzioak eta hauei buruz egingo ditugu zenbait aktibitate. Disoluzuo batean gutzienez agertzen dira bi konponente ,orduan kantitate gehiagorekin agertzen dena deitzen da disolbatzailea eta kantitate gutxiagorekin agertzen dena deitzen da solutua.Momentuz eta konparatzeko moduan prestatu ditugu hiru disoluzio ikusteko nola batzuetan disolbatzailearen kolorea ez da aldatzen, nola beste batzuetan kontrakoa gertatzen dena eta nola beste batzuetan solutua nahasteko disolbatzailearekin faktore batzuk kontuan hartu behar dugu, adibidez, prozezuaren tenperatura edo nahastearen mugimendua.Zenbat eta temperatura gehiago eduki orduan eta errezagoa da solutua desagertzea disolbatzailearen barruan eta zenbat eta denbora gehiago mugitu solutua disolbatzailearen barruan orduan eta errezagoa izango da ere solutua desagertzea.
                                                                                        

viernes, 4 de noviembre de 2011

DENTSITATEA

Sustantzia baten dentsitatea ateratzeko lehenego formula bat atera behar dugu,formula hori hau da:
Orduan behar dugu jakitea gorputzaren masa eta bolumena.Masa neurtzeko badugu balantza digitala eta gramotan adierazten du gorputzaren masa.Bolumena kalkulatzeko kontutan hartu behar dugu gorputza regularra ala irregularra bada.Regularra bada, formaren arabera badaukagu formula batzuk eta horretarako kalibrearekin cm-tan neurtu ahal da zenbait luzera, beraz bolumena agertzen da cm3-tan adierazita.Dentsitatearen formula aplikatuz sustantziaren dentsitatea agertuko da gramo/cm3-tan adierazita.Gorputza irregularra bada Arkimidesen printzipioa aplikatzen da bolumena kalkulatzeko baina beste guztia egiteko prozedura berbera  erabiltzen da.