jueves, 2 de febrero de 2012

ERREAKZIO KIMIKOAK

Hemendik aurrera hasiko gara ikusten erreakzio kimikoak:
Erreakzio kimikoa abiarazten duten hasierako substantzia edo substantziak erreaktiboak dira.
Erreakzio kimikoan lortzen diren amaierako substantzia edo substantziak produktuak.
Ekuazio kimikoak erreakzio kimikoen adierazpen idatzi eta laburtuak dira.

EZAUGARRIAK:
-Ekuazio kimikoek bi atal dituzte,transformazioaren noranzkoa adierazten duen gezi batez bereiziak
-Lehenengo atalean erreaktiboaren formula kimikoak idazten dira,eta bigarrenean, produktuenak.
-Erreaktiboak zein produktuakj bat baino gehiago badira, plus (+) zeinuaren bidez banatzen dira
-Komeni da eereakzioan parte hartzen duten substantzien egoera fisikoa adieraztea, formula bakoitzaren ondoren jarritako sinboloen bidez: (s) sinboloak substantzia ur disoluzioan dagoela adierazi du.
-Ur-disoluzioan dauden substantziek parte hartzen dutenean, ura ez da adierazten, erreaktibo edo produktu modura parte hartu ezean.
-Ekuazio kimikoek doiturik egon behar dute.

Erreakzio kimikioen sailkapena:

Erreakzio kimikoak lau talde hauetan sailkatzen dira, kontuan hartuta erreakzioan parte hartutako substantzien atomoak nola berrantolatu diren: sintesi-erreakzioak, deskonposiziokoak,desplazamenduko eta desplazamendu bikoitzekoak

Sintesi-erreakzioetan bi substantzia edo gehiago- elementuak nahiz konposatuak-elkartu egiten dira, eta substantzia bakarra eratzen dute

Deskonposizio-erreakzioetan konposatu bakarretik substantzia bakarragoak eratzen dira

Desplazamendu-erreakzioetan elementu konposatu baten beste elementu bat desplazatzen eta ordezten du, eta beste konposatu bat sortzen da

Desplazamendu bikoitzeko erreakzioetan bi substantziaren osagaiak diren atomoek edo ioiek beren kokapenak elkartrukatzen dituzte, eta hori gertatzean, bestelako konposatuak eratzen dira