Elikagai industrian.Inguru azidoa inguru desegokia da onddo eta bakterio askoren garapenerako, eta horregatik,azido zitrikoa, tartarikoa, sorbikoa, eta abar gehigarri gisa erabiltzen dira elikagaiak kontserbatu behar direnenan.Beste batzuetan, berriz, zaporea indartzeko, edota loditzaile, gelifikatzaile eta antioxidatzaile gisa erabiltzem dira.
Konposatu horiek gehien erabiltzen diren arloetako bat ongarrien industria da, batez ere azido nitrikoa, sulfurikoa eta fosforikoa kopuru handitan erabiltzen baitira gatz deribatuak egiteko (sulfatoak, nitratoak eta fosfatoak). Konposatu basikoekin ere erabiltzen dira, amoniakoarekin (ongarriak egiteko nitrato amonikoarekin), etab
Industria farmazeutikoan oso ohikoak dira substantzia azidoak nahiz basikoakesate baterako, bikarbonato sodikoa (basikoa) edo aspirina soila (azido azetilsalizilikoa).

Industria metalurgikoak azidoak nahiz baseak erabiltzen ditu bainu elektrolitikoetan (adibidez, objektuak zilarreztatzeko) eta baita, esaterako, metalak lortzeko ere (kobrea, aluminioa, etab.)
Oro har, konposatu azido eta basikoetatiko orotariko erabilerak dituzten beste produktu batzuk fabrikatzen dira. Sodio karbonatoa aipa dezakegu, paperaren industrian zelulosa ateratzeko erabiltzen den gatza, azukrearen industrian ere erabiltzen da azukre melazetan dauden zenbait azido prezipitatzeko.
Pila alkalinoetan potasio hidroxidoa (basea) aurkituko dugu. Ibilgailu askok daukaten bateriak azido sulfurikoa edukitzen du. Hain zuzen ere, hain beste gauzetarakoerabiltzen dira azido batzuk, esaterako, sulfurikoa eta nitrikoa, sarritan horien produkzio zifrak hartzen baitira kontuan herrialde batek izan duen garapen industrialaren adierazgarri gisa.

Landareen hazkuntzarako erabiltzen diren lurrak ere azidotasun edota basikotasun altuagoa edo baxuagoa izaten du, konposizioaren arabera. Hori garrantzitsua izaten da hainbat landare hazteko, landare guztiek ez baitute azidotasun maila bera izaten.