jueves, 20 de junio de 2013

12-13 IKASTURTE HONETAKO AZKEN EGUNA LABORATEGIAN

Ikasturte hau emankorra izan da 4.DBHko laborategiko ikasleentzak. Pertsianak itxita eta bikaineko lanaren truke irabazitako atsedena gozateko unea ailegatu zaie.  

Hurengo ikasturte batan ilusiorekin eta ikasteko gogoekin ikasle berriak etorriko dira. Bitartean, garbitzaileek eta irakasleek badute lana aurrean, laborategia prestatzea hurrengo harrerarako. 

lunes, 17 de junio de 2013

BIZKOTXOA



OSAGAIAK(talde baterako, etxean egin nahi bada kantitate guztiak bider lau egin):

-Arrautz bat.
-Limoizko jogurtaren laurdena.
-Jogurtaren neurri bat irini(edo cacao).
-Jogurtaren neurria erdia azukrea.
-Jogurtaren neurri laurdena ekilore olioa.
-Limoiaren azala birrinduta.
-Gurina edo margarina.


viernes, 7 de junio de 2013

TXERRI-GANTZEZKO GALETAK


OSAGAIAK(lau gaileta egiteko)
-50 g irina
-20 g azukrea
-Glass azukrea
-30 g txerri-gantza
-Kanela apur bat
-Gatza apur bat
-Ardo zuria apur bat
-Laberako paper berezia









EGIZU JOGURTA LABORATEGIAN




Etxean jogurtak egitea oso erreza da, eta jende gehiena produktu hau supermerkatuan erosten jarraitzen du.Hori sendientzat ekonomikoki suposatzen duenaz aparte, ere ingurugiroarekiko kaltegarria da. Jogurtak egiten dituzten enpresa handiek, behar dituzten produktuak, merkeen ateratzen zaien lekuetan erosten dituzte, eta horretarako gure inguruan lortu ahal diren produktuak beste leku urrunetatik garraiatzen dituzte. Garraio hori, noski, oso kutsatzailea da(kamioia edota hegazkina askatzen duten CO2   oso kaltegarria da ingurugirorako).
Jogurtaren kasua beste produktu guztien berbera da, eta horregatik saiatu behar gara erabiltzen ditugun produktuak guk etxean egitea edo gure auzoko herri merkatuan erostea. Gero eta gertuago egindako edo ereinetako produktua, hobeago ingurugirorako.

NOLA EGIN JOGURTAK

Litro bat esnean jogurt komertzial bat bota eta ondo irabiatu. Hau eginda, jogurtentzako ontzietan nahasketa hau banatu. Lau edo bost betetzeko helduko zaizu. Beraz, jogurt komertzial batekin, 5 jogurt edo gehiago atera ahal dira!!
Hurrengo pausoa jogurt ontziak jogurtera batean sartzea izango da. Jogurtera egiten duena tenperatura 40 gradutan mantentzea da. Uzten badituzu jogurt ontziak egun bat jogurtean jogurtak egitea lortuko duzu.Jogurtei bota ahal diezu nahi duzuna, azukrea, fruituak, kafea eta abar.





Jogurtera ez baduzu, jarri beharko dituzu jogurt ontziak jogurt eta esne nahasketekin berogailu baten ondoan, labean edo beste forma bat bilatu beharko duzu nahasketak tenperatura bero batean mantentzeko. Bakteriak bero hori behar dute jogurta sortu ahal izateko.

Hamabi ordu pasa hondoren hozkailuan sartzen dira eta prest jateko.



domingo, 26 de mayo de 2013

ERREAKTIBOEN ZATIKETA-MAILA: MARMOL-ZATIEN NEURRIAK DUEN ERAGINA

MATERIALA:
-Marmol pusketak.
-Azido klorhidrikoaren disoluzioa.
-Bi prezipitatu ontzi.
-Almaritza. 

PROZEDURA:
1.-Bota marmol-puska bat prezipitatu ontzi batera eta gainean gehitu azido klorhidrikoaren disoluziotik apur bat. Neurtu marmola erreakzionatzeko denbora.
2.-Hartu tamaina antzeko beste marmol-puska eta almaritzan birrindu osoa hautsetan bihurtu arte.
3.-Bota marmol-hautsa beste prezipitatu ontzira, eta gehitu berriro azido klorhidrikoaren disoluziotik apur bat. Neurtu marmola erreakzionatzeko denbora.
4.-Konparatu marmola erreakzionatzeko denbora bi kasuetan eta atera ondorio bat





ONDORIOA: Zenbat eta erreaktiboen ukipen-azala handiagoa izan(marmol hautsetan) hainbat eta erreakzioaren abiadura azkarragoa gertatzen da.

jueves, 23 de mayo de 2013

TENPERATURAREN ERAGINA ERREAKZIO ABIADURAN

Tenperatura desberdineko sodio sulfito hainbat disoluzio prestatzen dira.
 
Azido klorhidrikoaren beste disoluzioa prestatzen da.



Sodio sulfito disoluzio hotzenetik 25 ml hartzen dira.
 
 Disoluzioaren tenperatura hartzen da.
 
 Azido klohidriko disoluzioaren 25 ml hartzen dira.
 
Azidoa sodio sulfitoan gehitzen da kronometroa piztuz. Beheko gurutz beltza hasiko da desagertzen hauspeakin hori argitsua agertzen delako.
 

 
 
T-t taula batean dagokion denbora adierazten da. 
Prozesua errepikatzen da tenperatua desberdina duten beste disoluzioekin. 

ONDORIOA: Zenbat eta erreakzioaren tenperatura altuagoa izan gero eta erreakzioaren abiadura azkarragoa izango da.

 

viernes, 17 de mayo de 2013