viernes, 8 de marzo de 2013

ETXEKO SUHITZAILEAK

Sua itzaltzeko modu asko daude. Sugarrak karbono dioxidoz estaltzea da horietako bat. Izan ere, oxigeno faltan, sua amatatu egiten da.

Prezipitatu ontzi bat hartzen da eta beheko aldean argizari motz bat ipintzen da eta poxpolu batez piztuta uzten da. Beste  batean bikarbonato sodikoa jarri (bizpairu koilarakada) eta gainean ozpina bota; edalontzian aparra sortuko dela nabaritzen da. Izan ere, ozpina bikarbonatoarekin nahastuz, karbono dioxido gasa sortzen da.



 Handik pare bat minutura, bigarren edalontzian sortutako aparra argizaria dagoenera bota, eta sua itzaltzen dela ikusiko duzu. Karbono dioxidoak aireak baino pisu handiagoa duenez, edalontzi barruan geratzen da eta oxigenoa amaitzen da. Ondorioz, argizaria itzali egiten da.


Hain zuzen ere, suhiltzaileek karbono dioxidoa erabili ohi dute suteak itzaltzeko.

KARBONO DIOXIDOAREN ERAKETA: OZPINA BIKARBONATOAREKIN


Ozpinaren 100 ml erlemenyerrean sartzen dira.

o
Balantzan 10 g bikarbonato sodiko pisatzen dira. 

 Bikarbonatoa, kristalezko inbutuaren bidez pusika baten barruan sartzen da.

 Pusikaren ahoa eta erlenmeyerrean kokatzen da ez askatzeko modukoa.

Pusika altzatuz bikarbonatoa eroriko da erlemeyerrean eta dagokion erreakzio kimikoa sortuko da. Pusika puztu egingo da askaturiko karbono dioxidioarekin.




martes, 5 de marzo de 2013

HIDROGENOAREN LORPENA ZINKA ETA AZIDO KLORHIDRIKOAREKIN

Hidrogenoa, elementurik sinpleena eta arinena da. Gas egoeran dago baldintza normaletan.   Kolore eta usaingabea, erregaia da eta airearen oxigenoarekin nahaste oso leherkorrak osatzen ditu. Errekuntza hau erreakzio exotermikoa da eta sugar urdina (ia ikusten ez dena) ematen du : 2H2 + O2 —> 2H2O + energia.  
Materialak: Saiodia eta prezipitatu ontzia                                      
Erreaktiboak: Ura, HCl eta zinkaProzedura:
1.Hartu prezipitatu ontzia, bota ur apur bat eta ere zinka zati bat.
2.-Bete urez saiodo bat eta jarri buelta emanda prezipitatu ontzian, ura erori gabe.
3.-Kokatu zink zatia saiodi ahoan.
4.-Bete prezipitatu ontzian azido klorhidrikoa.
5.-Behatu eta apuntatu gertatzen dena.
     




Erre ezazu lorturiko gasa: hartu kontuz saiodia, eman iezaiozu buelta eta hurbildu arin pospolo bat.  Hidrogenoa bada eztandatxo bat entzungo duzu.