HELBURUA
Elementu batzuen erreaktibitatea ikertzea berauen izaeera metaliko handiago edo txikiagoa arabera sailkatuz.
MATERIALA
-Saiodiak eta tentegailua.
-Beroketa tresneria.
-Azido klorhidrikoa diluitua, ozpina(azido azetikoa), limoi
zukua(azido zitrikoa) eta veste substantzia azido batzuk.
-Metalak: kobrea(kobre azal gabea), magnesioa(zinta),
burdina(iltzeak), zinka(pila gastatu baten azala) eta aluminio(txirbilak).
BURUTZAPENA
1.-Bete itzazu urez bost saiodi beren 1/3 neurriraino.
Etiketa itzazu saiodiak Cu, Al, Fe, Mg eta Zn bereizgarriekin.
2.-Gehitu
metal zatitxo bat bakoitzari dagokion saiodian. Ohartuko zara metalek ez
dutela urarekin erreakzionatzen. Har itzazu saiodiak matxardarekin eta ez
erabili pipetarik azidoak zurgatzeko.
3.-Hustu itzazu berriro saiodiak, metal bakoitza bertan
utziz, eta errepika ezazu entseiua ur beroarekin. Magnesioaren kasuan burbuilak
ageri direla nabari da, izaera metaliko handikoa denez erreakzionatzen baitu
oxigenoarekin konbinatuz hidrogenoa
askatzen den aldi berean .4.-Hustu itzazu berriro saiodiak eta utzi bertan metalak, isuri itzazu ozpin milimitro batzuk eta ikusiko duzu magnesioa oso aktiboa dela, oso erraz desplazatzen baitu hidrogenoa azidotik.
5.-Proba ezazu orain veste azido batzuekin: limoiaren azido zitrikoarekin, azido klorhidriko diluituarewkin(salfumanarekin), eta abarrekin.
6.-Idatz itzazu oharpenak.