miércoles, 30 de noviembre de 2016

IODO ETA SODIO KLORUROAREN ARTEKO NAHASTEAREN BANAKETA: sublimazioa

Osagaiak:
- Iodo hautsa eta sodio kloruroa.
-Izotz zatiak

Materialak:
- Prezipitatu ontzia.
- Erloju beira.
- Bunsen metxeroa.

Prozedura:
Iodo hautsa eta sodio kloruroaren zatiak ezarri prezipitatu ontzian, gramo gutxi batzuk baino ez.
Ez ukitu eskuarekin!
Prezipitatu ontziaren gainean erloju beira ezarri. Erloju beiran izotz zatiak ipini.
Iodoa berotzerakoan sublimatu egingo da, hauts grisa gas more-arroxa bihurtuko da sublimazio egoera aldaketa sortuz, hau da, solidotik gas egoerara likidotik pasatu barik.
Berehala gasa hoztu egingo da eta iodoa erloju beiran kristalizatuko da berriro.