jueves, 30 de marzo de 2017
miércoles, 22 de marzo de 2017
jueves, 16 de marzo de 2017
HAUSPEATZE-ERREAKZIOAK
HELBURUA: Hauspeakina agertzen den
hainbat errakzio burutzea eta horren iragazketa egitea.
MATERIALAK: 3 prezipitatu ontzi,
hagatxoa, espatula, inbutua, matzarda, giltzaur bikoitza, euskarria, erloju
beirak, iragazki papera, ontzi-garbitzailea.
OSAGAIAK: Sodio hidroxidoa, sulfato
ferrosoa, sulfato kuprosoa eta ura.
PROZEDURA:
Hiru osagaien ontzietatik hiru
goilarakada hartuko dira eta prezipitatu ontzi desberdinetan gehituko dira.
Hiru disoluzio prestatzen dira uraren
100 ml-ekin hagatxoaren bidez ondo irabiatuz solutuak disolba daitezen.
Sodio hidroxido disiluzioaren erdia
sulfato kuprosoaren gainean gehitzen da eta beste erdia sulfato ferrosoari gehitzen
zaio.
Bietan hauspeakinak agertzen dira. Urdina
dena Cu(OH)2 substantziari dagokio eta berde-marroixka dena Fe(OH)2-ri.
Iragazketa banatze-teknika erabiliz
hauspeakinak isolatuko dira egun batzuetan utziz lehortu ahal izateko.
Iragazketak 24 ordu pasa ondoren egin zirenez, jatorrizko hauspeakinen koloreak aldatu ziren oxidazio prozesua gertatu zelako. Esaterako, hidroxido ferrosoa hidroxido ferrikoa bihurtu zen.
Hau da hidroxido ferrosoa hidroxido ferriko bihurtuta.
Hau da nola gelditu zen hasierako hidroxido kupriko urdina.
Hona hemen praktikaren bideo bat:
jueves, 9 de marzo de 2017
URREZKO EURIAREN LORPENA
Materialak eta osagaiak:
- Potasio ioduroa, KI
- Berun (II) Nitratoa, Pb (NO3)2
- 2 Prezipitatu ontzi.
- Erloju beira
- Goilaratxo-espatula
- Bunsen metxeroa
- Hagatxoa
Prozedura:
Joan den astean lorturiko ioduro potasikoa erabiliko dugu. Disoluzioaren kolore horia berun ioduroarena (PbI2) da. Gertatu zen erreakzio kimikoa honako hau da:
Pb (NO3)2 + 2 KI = PbI2 + 2 K NO3
Ondoren disoluzioa berotu egingo dugu eta hagatxoaz eragingo diogu prezipitaturik zegoena berriz disolbatzen laguntzeko. 10 minutuz berotzen eduki ondoren sua itzali eta hozten utziko dugu.
Ikusiko dugu nola berun ioduroa berriz prezipitatzen den, baina zati bat goian gelditzen da eta hoztu ahala kristal txikiak eratzen ditu, poliki poliki erortzen hasten direnak. Kristal hauek disdiratsuak dira eta efektu polita egiten du urrezko euria izendatuz.
- Potasio ioduroa, KI
- Berun (II) Nitratoa, Pb (NO3)2
- 2 Prezipitatu ontzi.
- Erloju beira
- Goilaratxo-espatula
- Bunsen metxeroa
- Hagatxoa
Prozedura:
Pb (NO3)2 + 2 KI = PbI2 + 2 K NO3
Ondoren disoluzioa berotu egingo dugu eta hagatxoaz eragingo diogu prezipitaturik zegoena berriz disolbatzen laguntzeko. 10 minutuz berotzen eduki ondoren sua itzali eta hozten utziko dugu.
Ikusiko dugu nola berun ioduroa berriz prezipitatzen den, baina zati bat goian gelditzen da eta hoztu ahala kristal txikiak eratzen ditu, poliki poliki erortzen hasten direnak. Kristal hauek disdiratsuak dira eta efektu polita egiten du urrezko euria izendatuz.
miércoles, 8 de marzo de 2017
BIKARBONATO SODIKO ETA OZPINAREN ARTEKO ERREAKZIOA
Gaur, martxoak 8, laborategiko praktikan kontuan hartu dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela. Esperimentuarekin hasi baino lehen ikasleek aproposa ikusi dute laborategia apaintzea.
Helburua:
Karbono dioxido gasa askatzen duen erreakzio kimiko bat aztertzea.
Karbono dioxido gasa askatzen duen erreakzio kimiko bat aztertzea.
Materiala:
- Ozpina
- Bikarbonato sodikoa
- Puxika moreak(Emakumearen Nazioarteko Egunari keinu bat egiteko)
- Erlenmeyer matraze txikia (aho txikiduna)
- Bureta
- Goilaratxo-espatula
- Inbutua
Prozedura:
100 mL ozpin ezarriko ditugu Erlenmeyer matrazean, horretarako bureta erabiliko dugu. Bestalde bikarbonato hiru goilarakada hartuko ditugu eta puxika barrura sartuko ditugu inbutua erabiliz.
Puxika matrazearen ahoan ezarri eta puxikari buelta emango diogu bikarbonatua ozpinetan eror dadin. Erreakzioa egiterakoan karbono dioxidoa askatuko da eta puxika puztu egingo da.
Honako hau da gertatu dena:
Ozpina+bikarbonato sodikoa=azetato sodikoa+ CO2+H2O
Ozpina+bikarbonato sodikoa=azetato sodikoa+ CO2+H2O
Suscribirse a:
Entradas (Atom)