miércoles, 17 de mayo de 2017

UR OXIGENATUAREN DESKONPOSIZIOA KATALIZATZAILE BATEN BIDEZ

  1. HELBURUA: Ur oxigenatua (H2O2) molekula ezegonkorra da, oxigeno gehiegi daukalako eta deskonposatu egiten da ura eta oxigenoa emateko. Prozesu hori oso exotermikoa da eta azkartu daiteke substantzia kimiko batzuk (katalizatzaileak) gehituz. Ur oxigenatuaren deskonposizio-erreakzioa aztertzea eta katalitzaileen papera ulertzea dira praktika honen helburuak.

  2. MATERIALA ETA OSAGAIAK:
  3. Erelenmeyer matrazea, probeta, zulodun gomazko tapoia, kristalezko hodia, poxpoluak, egurrezko zotza, ur oxigenatua, eta manganeso dioxidoa.

  4. PROZEDURA: 
  5. ■ Probeta batean ur oxigenatua sartzen da
  6.  ■ Ur oxigenatuaren 50ml probetan isuri kontu handiz. 
  7. ■ Manganeso dioxidoa edo potasio ioduro goilarakada  bat gehitu eta gertatzen dena ikusi
  1. GALDERAK: 
  2. ■ Zer aldaketa mota da ikusi duguna? Zergaitik? 
  3. ■ Ur oxigenatuaren deskonposizioa erreakzio exotermikoa da. Zer esan nahi du horrek? Probatu al duzu? Nola? 
  4. ■ Zer dira katalizatzaileak? 
  5. ■ Erabili al duzu katalizatzailerik praktika honetan? Zein? Zein izan da bere papera?
  6. ■Ur oxigenatuaren deskonposizioaren ekuazio kimikoa hau da: 2 H2O2 (l) → 2 H2O (l) + O2 (g) ■ Berez gertatzen al da deskonposizio prozesu hori? Zergaitik gertatu da horren azkar?
  7. Egiaztatzeko ateratzen den gasa oxigenoa den posiblea da erdi amatatuta dagoen zotza baten muturra hurbiltzea sugarra berpizten dela nabarituz.

jueves, 4 de mayo de 2017

ZILARREZKO ISPILUAREN LORPENA

MATERIALA:
-Zilar nitrato 0,1 M disoluzioa
-Amonio hidroxido disoluzioa %25
-Glukosa disoluzioa %10
-Ura
-Pipeta aforatua (5ml eta 10ml)
-Saihodia
-Prezipitatu ontziak
-Metxeroa
-Eustoina
-Matxarda
-Xurgatzailea
-Tanta kontagailua

Hidroxido sodikoaren disoluzioa prestatuz.
Glukosaren masa neurtuz dagokion disoluzioa prestatzeko.
Amoniako kantitate egokia hartuz beste disoluzio diluituago prestatzeko.
Zilar nitatotoaren disoluziotik dagokion bolumena neurtuz.

PROZEDURA:
  1. Maria bainua eta behar ditugun disoluzioak prestatu ditugu.
  2. Saihodi bat ur destilatuarekin ondo garbitu eta 10ml zilar nitrato bota ditugu NaOH tanta batzu gehituz..
  3. Tanta kontagailua erabiliz, amonio hidroxido tanta batzuk bota dizkiogu eta hauspeakin marroi bat agertu da. Tanta batzuk gehiago gehitu dizkiogu hauspeakina disolbatu arte.
  4. Saihodian 5ml glukosa gehitu ditugu eta ASTINDU GABE Maria bainuan sartu dugu.