jueves, 8 de junio de 2017
jueves, 1 de junio de 2017
EGIZU JOGURTA LABORATEGIAN
Litro bat esnean yogur arunt bat bota eta ondo irauki. Hau eginda, yogurrentzako ontzietan nahasketa hau banatu. Lau edo bost betetzeko helduko zaizu. Beraz, yogur komertsial batekin, 6 yogur atera ahal dira!!
Hurrengo pausoa yogur ontziak ur beroa duen lapiko batean sartzea izango da. Lortu behar duguna temperatura 40 gradutan mantentzea da. Uzten badituzu
yogur ontziak egun bat yogurteran yogurrak egitea lortuko duzu.Yogurrei
bota ahal diezu nahi duzuna, azukrea, mermelada, fruituak etabar.
Yogurtera edo lapiko bat ez baduzu nahi erabili, jarri beharko dituzu
yogur ontziak yogur eta esne nahasketekin berogailu baten ondoan edo labearen barruan tenperatura egokia lortu eta amatatu ondoren, beste forma bat bilatu beharko duzu nahasketak temperatura bero batean
mantentzeko. Bakteriak bero hori behar dute yogurra sortu ahal izateko. Bakterioak bizidunak dira, gu bezalaxe, eta, guk bezalaxe, jan egin
behar dute bizitzeko. Horietako batzuei, esaterako Streptococcus thermophilus eta Lactobacillus bulgaricus, esnea gustatzen
zaie, eta, "jatearen" ondorioz, esnea gogortu egiten da.
Bakterio
horiek hartzidura egin dutela esaten da; esneak duen azukrea, laktosa hain zuzen, eraldatu egiten dute (azido laktiko bihurtzen dute).
Suscribirse a:
Entradas (Atom)