Marmol zati baten dentsitatea nola
neurtu
Aurreko praktikan prozedura bat aztertu da erregularra den objektu
solido baten dentsitatea neurtzeko. Baina irregularra bada prozesua desberdina da.
Lehenengo bere masa balantza batean neurtuko nuke.
Ondoren probeta batekin bere bolumena neurtuko nuke: probeta
urarekin bete, eta bolumena neurtu; harria probetan sartu eta bolumen igoera
neurtu. Hura izango da harriaren bolumena.
Azkenik, harriaren masa zati bere bolumena egingo nuke,
dentsitatea kalkulatzeko.
Oraingo honetan argazkiekin nola jokatu behar den gorputza irregularra bada ikusten da.
-
Gorputz solidoa balantzarekin pisatu behar da eta
emaitza gorde: m (gramotan).
2. Ondoren, probeta erabiliz solidoa lorturiko bolumenaren emaitza gorde: V (mL):
Eta azkenik dentsitatea kalkulatzen da: d=m/V (g/mL).
Amaitzeko talde guztietan lorturiko dentsitateen batezbesteko lortzen da, hain zuzen 2,66 g/mL.