jueves, 18 de enero de 2018

DEKANTAZIOA: BELARRAREN PIGMENTUAK DISOLBATZAILE DESBERDINETAN

Dekantazioa dentsitate desberdineko bi likido nahastezin (ura eta olioa, adibidez) banazteko erabiltzen den prozedura da. Horretarako dekantazio inbutua erabiltzen da.
Lehendabizi bereizi nahi diren bi likidoak dekantzio inbutuan sartu behar dira. Denbora bat itxaron eta bi likidoak elkarrengandik ondo bereizita daudenean (bata bestearen gainean), behean dagoen balbula bat zabaldu eta behean dagoen likidoa (dentsitate handiena duena) ontzi batean jausten hasten da. Dena eroritakoan, balbula itxi eta horrela bi likidoak bereizita geratuko dira.
Dekantazio teknikaren bidez landare berdeen pigmentuak banatu ahal dira.
Zelula begetalak apurtzea: Prozesu hau belar zelulak mortairuarekin birrintzean datza, horretarako ontzian dugun alkohola, harea eta belarra birrindu behar dira.
Iragazpena: Prozesu nahaste homogeneoa banatzean datza, horretarako aurreko prozuan lortu dugun substantzia iragazkin paperan botako dugu bertan iragazteko, likidoa azkenean hauspeakin-ontzian jausiko da.
Dekantazioa: Lortutako substantzian xilenoa ala eterra botako dugu eta horren ondorioz, nahaste heterogeneoa lortzen da. Aurrekoa astintzen dugunean begibistaz pigmentuak nola banatzen diren bi disolbatzaileetan  ikusiko dugu. Ilunagoan, hau da, goian dagoena, Xilenoa+Klorofila egongo da, berriz, behean, argiago den Ura +Alkohola+Gainerako pigmentuak egongo dira, hala nola karotenoak eta xantofila.
Hona hemen talde guztietakoak:
Dekantazioa teknika erabiliz lortuko dugu pigmentuen banaketa horien disolbagarritasun arabera.