miércoles, 25 de abril de 2018
HIDROGENO: GAS LEHERGARRIA
Zinka eta azido klorhidrikoaren arteko erreakzioaren bidez(HEMEN klikatu) hidrogeno gasa askatzen da. Gas hau lehertu egiten da eta horren froga egiteko hidrogeno gasa dagoen saiodiaren ahoan pizturiko zotza hurblduz zarata txiki bat entzuten da. Sorturiko erreakzioan hidrogeno gasa airean dagoen oxigenoarekin erreakzionatzen du ura ekoiztuz.
jueves, 19 de abril de 2018
domingo, 15 de abril de 2018
jueves, 12 de abril de 2018
KOBRE (II) SULFATOAREN ETA ZINKAREN ARTEKO ERREAKZIOA.
Materiala:
- Prezipitatu ontzia
- Hagaska
- Termometroa
- Kobre (II) sulfato kristalizatua (beste praktika batean kristalizatutakoa )
- Zinka zatiak
- Erloju beira
- Balantza
- Espatula
Prozedura:
- Kobre (II) sulfatoaren masa balantza neurtu genuen 12.5g hartzeko eta 500 ml urekin nahastu genuen.
- Irabiatu genuen kobre sulfatoa disolbatu harte eta tenperatura hartu genuen.
- Zinkaren masa balantzan neurtu genuen 3.3g hartzeko eta kobre sulfatoarekin nahastu genuen.
- Irabiatu genuen eta tenperatura berriz hartu genuen.
- Erreakzio honetan tenperatura igo da beroa askatu delako; hori dela eta erreakzio exotermikoa dela esan ahal dugu.
- Erreakzio burutzean gorriska den sustantzia berri bat agertu da, kobre metalikoa hain zuzen.
Hona hemen Youtubeko bideo bat garapenarekin:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)