jueves, 22 de marzo de 2012

pH-aren eskala

Disoluzio bat azidoa,basikoa edo neutroa ote den jakiteko, zenbaki bat erabiltzen da, pH izenekoa, eta horienn propietateekin loturik dago.
Disoluzio baten pH-a paper adierazle batez zein pH-metro izeneko aparatu baten bitartez neur daiteke.


-pH-aren paper adierazleak paper xingolak dira, adierazle batez blaituak daudenak
-Adierazleak landare gai batzuk dira eta disoluzio azido edo basiko batean sartzen direnean, kolorea aldatzen dute, harekin erreakzionatzen dutelako


Eskuarki, substantzia baten pH-a ur disoluzio batean dagoenean neurtzen da.
pH-aren eskala disoluzio baten izaera azidoa edo basikoa detektatzeko erabiltzen da.

jueves, 1 de marzo de 2012

ERREAKZIOAK ABIADURAN ERAGINA DUTEN ERAGINA

A- Erreakzio baten tenperatura handiagotzean erreakzio-abiadura ere handiagotu egiten da

B- Zenbat eta handiagoa izan erreaktiboen ukipe-azalera, hainbat eta handiagoa da erreakzio abiadura

C-Zenbat eta handiagoa izan erreaktiboen kontzentrazioa, hainbat eta handiago da erreakzio-abiadura

D-Katalizatzaile baten eragina erreakzio-abiaduran
Katalizatzaileak: Substantzia bat da, erreakzio kimiko batean presente dagoenean abiaduran aldaketa bat eragiten du eta ez da erreakzioan zehar kontzumitzen 

jueves, 2 de febrero de 2012

ERREAKZIO KIMIKOAK

Hemendik aurrera hasiko gara ikusten erreakzio kimikoak:
Erreakzio kimikoa abiarazten duten hasierako substantzia edo substantziak erreaktiboak dira.
Erreakzio kimikoan lortzen diren amaierako substantzia edo substantziak produktuak.
Ekuazio kimikoak erreakzio kimikoen adierazpen idatzi eta laburtuak dira.

EZAUGARRIAK:
-Ekuazio kimikoek bi atal dituzte,transformazioaren noranzkoa adierazten duen gezi batez bereiziak
-Lehenengo atalean erreaktiboaren formula kimikoak idazten dira,eta bigarrenean, produktuenak.
-Erreaktiboak zein produktuakj bat baino gehiago badira, plus (+) zeinuaren bidez banatzen dira
-Komeni da eereakzioan parte hartzen duten substantzien egoera fisikoa adieraztea, formula bakoitzaren ondoren jarritako sinboloen bidez: (s) sinboloak substantzia ur disoluzioan dagoela adierazi du.
-Ur-disoluzioan dauden substantziek parte hartzen dutenean, ura ez da adierazten, erreaktibo edo produktu modura parte hartu ezean.
-Ekuazio kimikoek doiturik egon behar dute.

Erreakzio kimikioen sailkapena:

Erreakzio kimikoak lau talde hauetan sailkatzen dira, kontuan hartuta erreakzioan parte hartutako substantzien atomoak nola berrantolatu diren: sintesi-erreakzioak, deskonposiziokoak,desplazamenduko eta desplazamendu bikoitzekoak

Sintesi-erreakzioetan bi substantzia edo gehiago- elementuak nahiz konposatuak-elkartu egiten dira, eta substantzia bakarra eratzen dute

Deskonposizio-erreakzioetan konposatu bakarretik substantzia bakarragoak eratzen dira

Desplazamendu-erreakzioetan elementu konposatu baten beste elementu bat desplazatzen eta ordezten du, eta beste konposatu bat sortzen da

Desplazamendu bikoitzeko erreakzioetan bi substantziaren osagaiak diren atomoek edo ioiek beren kokapenak elkartrukatzen dituzte, eta hori gertatzean, bestelako konposatuak eratzen dira

jueves, 19 de enero de 2012

nahasteak banantzeko teknikak

NAHASTEAK BANATZEKO TEKNIKAK

Nahasteen osagaiak, teknika fisikoen bidez banandu daitezke
-Nahaste heterogeneoak banatzeko, iragazketa eta dekantazioa erabiltzen dira
-Nahaste homogeneoak banantzeko, destilazioa eta kristalizazioa erabil daiteke

IRAGAZKETA

Iragazki baten bidez partikula solidoak likidoaren partikuletatik banatzean datza, batzuen eta besteen arteko tamaina-desberdintasuna aprobetxatuz

DEKANTAZIOA

Bi nahaste mota banantzeko erabiltzen da: emultzioak (bi likido nahastezinen nahasteak dira, denbora pasatu ahala bi fasetan eta berez banantzeko joera dutenak) eta esekidura lodiak




DESTILAZIOA

Disoluzioen (likido bat eta solido bat edo bi likidoren nahaste homogeneoak) osagaiak banatzeko erabiltzen da

Osagaiak banantzean datza, bi osagaien irakite-puntuen arteko aldea aprobetxatuz

KRISTALIZAZIOA

Solido bat likido batean disolbaturik  daukaten disoluzioen osagaiak nbanantzeko erabiltzen da, ura eta kobre sulfatoa banantzeko
Likidoaren hegazkortasun handiagoa aprobetxatzen da, bi osagaiak banantzen dira likidoa errazago pasatzen delako egoera gaseosora

viernes, 23 de diciembre de 2011

KRISTALIZAZIOA


Kristalizazioa nahaste homogeneo baten osagaiak banatzeko teknika da.Kristalizazioan kontutan hartzen da hegazkortasuna.Gaur prestatzen dugu ura eta sulfato de kobrearekin nahastea eta kristalizadore baten barruan uzten dugu giro temperaturaren menpean .Aste bat pasatu eta gero disoluzioaren barruan zegoen ura pasatzen da gas egoerara eta kobre sulfatoaren kristalak agertzen dira kristalizadorean.

viernes, 16 de diciembre de 2011

DEKANTAZIOA

Kasu honetan prestatu dugu nahaste hetereogeneo bat ura  eta olioarekin eginda.Berehala ikusten dira bi fase desberdinak, biak egoera likidoan daude, horrexegatik teknikarik hoberena olioa eta ura banatzeko da dekantazioa.Horretarako erabiltzen dugu dekantazio inbutu bat.Honelako inbutua ezaugarri berezia dauka eta da beheko partean giltza bat edukitzea.Nahasketa egin eta gero pasatzen da inbutu barrura eta beheko partean ura geratzen da. Inbutuaren azpian, hauspeakin ontzia ipintzen dugu eta inbutuaren giltza irekitzen dugunean, ur guztia pasatzen doa. Bigarren fasea (olioa)inbutuaren beheko partera heltzean giltza izten dugu eta horrela lortu dugu ura eta olioa banatzea.

lunes, 12 de diciembre de 2011

Banatzeko teknikak

Iragazketa: Kasu honetan banatzeko teknika hau praktikan jarrriko dugu. Horretarako nahaste hetereogeneo  bat eduki behar dugu, baina baldintza batekin: nahaste hetereogeneo horretan eduki behar dugu fase likido bat eta beste fase solido bat. Esekidurak kasu honetan metatuta egongo dira hondoan eta orduan erabiliko dugu iragazketa enbutu bat. Guzti hau praktikan jartzeko erabilko dugu ura eta azukrea, baina erabiliko dugu azukre asko dizolusio asea lortu ahal izateko(bere itxura eta nahate heterogeneo baten itxura bezalakoak dira). Hauspeakin ontzi batean preztatzen dugu ura eta azukrearekin nahasketa,gero enbutuaren barnean ipintzen dugu iragazketa papera eta beste hauspeakin ontzi batean jasoko dugu ura nahasketa inbututik pasatu eta gero, bitartean azukrea geratuko da iragazketa paperean eta horrela lortu dugu esekidurak isolatzea.