lunes, 28 de enero de 2013

IMANTAZIOA


Banantze teknika hau nahaste batzuetatik burdina bereizteko erabiltzen da. Hau da, nahastearen osagaietako  bat burdina bada, iman batekin bereiz dezakegu. Teknika honi banaketa magnetikoa edo imantazioa deitzen zaio.


viernes, 25 de enero de 2013

SULFATO KUPRIKOAREN KRISTALIZAZIOA










 


BANATZE TEKNIKAK



HELBURU PEDAGOGIKOA
“Nahaste homogeneoak zein heterogeneoak banatzea” baliabideari esker, nahaste homogeneoak diren substantziak banatzeko zenbait prozedura zertan oinarritzen diren jakiteko aukera dago. Ikasgaien planean zehar proposatzen diren jardueretan, banatzeko sistemak zertarako erabiltzen diren ikasiko dute ikasleek, eta laborategiko zenbait tresna erabili beharko dituzte, nahasteetan osagaiak banatzeko.


ALDERDI INTERESGARRIAK
  • Nahaste homogeneo eta heterogeneoa kontzeptuak definitzea.
  • Lurruntze-/kristalizazio-, destilazio-, kromatografia eta gainerako prozedurak zertan oinarritzen diren jakitea, eta laborategiko tresna egokiak erabiltzea.

LAN EGITEKO MODUA
Taldeka, ikasleek banatzeko prozedura erabili ahal dezaten, substantzia motaren araberakoa; horrez gain, emaitzak alderatuko dituzte, beste metodo batzuk erabili dituzten taldeen emaitzekin.


ORIENTABIDEAK
  • Ikasleek disoluzio baten osagaiak banatzeko erabiltzen diren prozedurak ulertzen dituztenean, banatu zenbait taldetan. Zenbait landare usaintsuren esentziak lortu behar dituzte, laborategian, destilazio-prozeduraren bidez. Esentzia horiek lortutakoan, koloniak eta kosmetikoak lortzeko erabiltzen diren nahasteei buruzko informazioa bilatu beharko dute Interneten, eta kolonia edo kosmetiko horietakoren bat egin, lortutako esentziekin.
  • Nahasteak banatzeko metodoetako bat nola erabiltzen den jakiteko, erabili paper gaineko identifikazio kromatografikoaren teknika, zenbait pigmentu mota ikertzeko. Horretarako, banatu ikasleak taldetan eta egin pigmentuak dituzten substantzia arrunten zerrenda: boligrafoen tintak, kolore desberdinetako edariak, kolore desberdinetako landareen orriak, etab.

2012-2013 IKASTURTEAREN HASIERA

IKASLEEN ARGAZKIA

Laborategia pertsianak zabaltzeko prest. Aurrean 16 ikasleek ikasturte oso bat izango dute gaitasunak garatzeko.

jueves, 17 de mayo de 2012

AZIDO KLORHIDRIKO ETA HIDROXIDO SODIKOAREN AZIDOTASUNA NEURTZEA


Gaur prestatu ditugu disoluzio bi :bat azido kloridrikoarekin eta bestea hidroxido sodikoarekin.Zenbait indikatzaile erabili ditugu konprobatzeko disoluzio bakoitzaren kolorea ,batekin edo bestearekin ezberdina dela disoluzio bakoitzaen azidotasuna dela eta. Azido klorhidrikoa azido fortea da eta hidroxido sodikoa base fortea da, beraz PH-ren ezberdintasuna nabarmena da.





viernes, 4 de mayo de 2012

Zer dira adierazleak?

Kimikan, derrigorrezkoa da disoluzioa noiz den azidoa eta noiz basikoa jakitea, propietate horrek garrantzi handia izango du-eta erreakzio mota bakoitzean. Azido eta baseen disoluzioek zapore desberdina dute, baina oso arriskutsua da probatzen ibiltzea euretako asko toxikoak direlako, edo ehun biziei eraso eta suntsitu egiten dituztelako.

Hori dela eta, azidotasuna edo basikotasuna kolorearen bitartez adierazten diguten substantziak erabiltez ditugu:    adierazleak dira.

Adierazleak, inguro azidoan edo basikoan dauden arabera,, kolore bat edo bestea hartzen duten substantziak dira. Laborategian oso sarri erabiltzen diren adierazle batzuk fenolftaleina, tintaroia, metilo gorria eta abat dira.


                                                       ADIERAZLEAK

Adierazlea                                     Inguru azidoa                                  Inguru basikoa

Paper unibertsala                              urdina                                                  gorria

fenolftaleina                                     kolorgea                                               gorria

Tinta oia                                          gorria                                                   urdina

Metilo gorria                                    gorria                                                   horia

Metilo laranja                                   horia                                                   urdina.

AZIDOEN ETA BASEEN PROPIETATEAK ETA LORBIDEA

Substantzia kimiko ezagunen artean, badiragarranyzti berezia duten bi talde: azidoak eta baseak. Konposatu hauek interes handiko erreakzio askotan parte hartzen dute, eta erabilera arrunteko subtantzia askoren baliagarritasuna beraien izaera azido edo basikoaren ondorio da. S ubstantzia hauetariko asko antzinatik dira ezagunak.
Azido izenaren pean, kimikan erabiltzen diren konposatu asko daude,hala nola azido kloridikoa, HCI; azido sulfurikoa, H2SO4; azido nitrikoa, HNO3; etab. Base izenekoen taldean beste hainbat konposatu daude, hala nola sodio hidroxidoa, NaOH; kaltzio hidroxidoa, Ca(OH)2; edo amoniakoa, NH3. Substantzien bi talde horien artean erlazio handia dago, ikusiko dugunez.

Izaera esperimentala 

Azidoen eta baseen propietate esperimentalak kontuan hartzea, irizpide praktiko egokia da batzuk eta besteak desberdintzeko



AZIDOEN PROPIETATEAK

-Zapore garratz edo azidoa.
-Erreakzionatu egiten dutezenbait metalekin,zinkarekin edo burdinarekin adibidez, hidrogenoa askatuz
-Baseekin erreakzionatzen dute,gatzak eratuz
-disoluzio akuosoan elektrizitatearen eroaleak dira
-Indikatzaile deritzen substantzien kolorea adierazten dute.Esate baterako,gorri jartzen dute tinpario paper urdina.


BASEEN PROPIETATEAK

-Zapore mingotsa dute.
-Ukimenerako leunak dira.
-Oro har, ez dute metalekin erreakzionatzen.
-Azidoekin erreakzionatzen dute, gatzak eratuz.
-Disoluzio akuosoan elektrizitatearen eroaleak dira.
-Indikatzaileen kolorea aldarazten dute,baina azidoek egiten dutenaz besteña.Esate baterako,azidoes gorrituriko tintario-papera urdin bihurtzen dute.