viernes, 8 de febrero de 2013

LANDARE BERDEEN PIGMENTUEN BANAKETA: IRAGAZPENA ETA DEKANTAZIOA

Zelula begetalak apurtzea: Prozesu hau belar zelulak mortairuarekin birrintzean datza, horretarako ontzian dugun alkohola, harea eta belarra birrindu behar dira.

Iragazpena: Prozesu nahaste homogeneoa banatzean datza, horretarako aurreko prozuan lortu dugun substantzia iragazkin paperan botako dugu bertan iragazteko, likidoa azkenean hauspeakin-ontzian jausiko da.

Dekantazioa: Eterra lortutako substantzian botako dugu eta horren ondorioz, nahaste heterogeneoa lortzen da. Aurrekoa astintzen dugunean begibistaz pigmentuak nola banatzen diren bi disolbatzaileetan  ikusiko dugu. Ilunagoan, hau da, goian dagoena, Eterra+Klorofila egongo da, berriz, behean, argiago den Ura +Alkohola+Gainerako pigmentuak egongo dira.

viernes, 1 de febrero de 2013

IODOAREN SUBLIMAZIOA

Sublimazioa egoera aldaketa bat da. Honetan, solido bat zuzenean gas egoerara pasatzen da likidotik pasatu gabe. Iodoa oso errez sublimatzen denez; sodio kloruroaren eta iodo sistemaren banaketa egiteko teknika hau erabili dugu. Argazkian agertzen direnak gu gara. Harrituta geratu ginen iodoa kolore morea hartu zuela ikustean.

lunes, 28 de enero de 2013

IMANTAZIOA


Banantze teknika hau nahaste batzuetatik burdina bereizteko erabiltzen da. Hau da, nahastearen osagaietako  bat burdina bada, iman batekin bereiz dezakegu. Teknika honi banaketa magnetikoa edo imantazioa deitzen zaio.


viernes, 25 de enero de 2013

SULFATO KUPRIKOAREN KRISTALIZAZIOA










 


BANATZE TEKNIKAK



HELBURU PEDAGOGIKOA
“Nahaste homogeneoak zein heterogeneoak banatzea” baliabideari esker, nahaste homogeneoak diren substantziak banatzeko zenbait prozedura zertan oinarritzen diren jakiteko aukera dago. Ikasgaien planean zehar proposatzen diren jardueretan, banatzeko sistemak zertarako erabiltzen diren ikasiko dute ikasleek, eta laborategiko zenbait tresna erabili beharko dituzte, nahasteetan osagaiak banatzeko.


ALDERDI INTERESGARRIAK
  • Nahaste homogeneo eta heterogeneoa kontzeptuak definitzea.
  • Lurruntze-/kristalizazio-, destilazio-, kromatografia eta gainerako prozedurak zertan oinarritzen diren jakitea, eta laborategiko tresna egokiak erabiltzea.

LAN EGITEKO MODUA
Taldeka, ikasleek banatzeko prozedura erabili ahal dezaten, substantzia motaren araberakoa; horrez gain, emaitzak alderatuko dituzte, beste metodo batzuk erabili dituzten taldeen emaitzekin.


ORIENTABIDEAK
  • Ikasleek disoluzio baten osagaiak banatzeko erabiltzen diren prozedurak ulertzen dituztenean, banatu zenbait taldetan. Zenbait landare usaintsuren esentziak lortu behar dituzte, laborategian, destilazio-prozeduraren bidez. Esentzia horiek lortutakoan, koloniak eta kosmetikoak lortzeko erabiltzen diren nahasteei buruzko informazioa bilatu beharko dute Interneten, eta kolonia edo kosmetiko horietakoren bat egin, lortutako esentziekin.
  • Nahasteak banatzeko metodoetako bat nola erabiltzen den jakiteko, erabili paper gaineko identifikazio kromatografikoaren teknika, zenbait pigmentu mota ikertzeko. Horretarako, banatu ikasleak taldetan eta egin pigmentuak dituzten substantzia arrunten zerrenda: boligrafoen tintak, kolore desberdinetako edariak, kolore desberdinetako landareen orriak, etab.

2012-2013 IKASTURTEAREN HASIERA

IKASLEEN ARGAZKIA

Laborategia pertsianak zabaltzeko prest. Aurrean 16 ikasleek ikasturte oso bat izango dute gaitasunak garatzeko.

jueves, 17 de mayo de 2012

AZIDO KLORHIDRIKO ETA HIDROXIDO SODIKOAREN AZIDOTASUNA NEURTZEA


Gaur prestatu ditugu disoluzio bi :bat azido kloridrikoarekin eta bestea hidroxido sodikoarekin.Zenbait indikatzaile erabili ditugu konprobatzeko disoluzio bakoitzaren kolorea ,batekin edo bestearekin ezberdina dela disoluzio bakoitzaen azidotasuna dela eta. Azido klorhidrikoa azido fortea da eta hidroxido sodikoa base fortea da, beraz PH-ren ezberdintasuna nabarmena da.