viernes, 22 de febrero de 2013

ERREAKZIO KIMIKOAK

 
Gure eguneroko bizitzan erabiltzen diren produktu asko erreakzio kimiko
 
baten bidez lortzen dira, esaterako plastikoak, medikamentuak, ongarriak, eta
 
abar. Baina, badakizkizue ondoko galderen erantzun zuzenak?

Zertan datza erreakzio kimiko bat?

Zer da ekuazio kimikoa?
 
Erreakzio mota asko daude?

Badute zer ikusirik beroak  eta erreakzio kimiko batek?

Erreakzio kimiko guztiak abiadura berberarekin gertatzen dira? 
 
Posiblea da erreakzio kimiko baten abiadura aldatzea?
 
Aurreko galderen erantzunak eta  eduki gehiago gai honetan landuko ditugu.
 

martes, 12 de febrero de 2013

KROMATOGRAFIA(II): TINTAREN OSAGAIEN BANAKETA


HELBURUA: Tintaren osagaiak kromatografia teknikaren bidez banatzea.


MATERIALA:

-Boligrafoa

-Iragazketa paperezko tira bat

-Errotulagailu bat

-Prezipitazio ontzia

-Alkohola


PROZEDURA:

Prezipitazio ontzian alkohol piska bat bota. Gero, trira boligrafora lotu eta behealdean puntu handi bat marraztu. Ondoren eta azkenik, prezipitazio ontzian jarri eta denborarekin tinta banatzen da. Kolore nahasketa banandu egin da eta eta hasierako kolorearen jatorria ikusi dugu.
 


Tintaren osagaiak posiblea da banatzea klariona baten lau aldeetan. Horretarako alde bakoitzean kolore desberdin bat uzten da borobil eran-gorria, oria, berdea eta marroia- eta  ura duen petri plaka batean klariona bertikalki uzten da. 


KROMATOGRAFIA(I): BELARRAREN PIGMENTUEN BANAKETA

Klorofila fotosintesian funtsezko zeregina betetzen duen pigmentu berdea da, landareen kloroplastoetan dagoena. Pigmentu honi esker landareek eguzkitik jasotzen duten argi-energia energia kimiko bihurtzen dute. Landareek ez ezik, algek eta zianobaktetioek ere klorofila dute (nahiz eta azken hauetan kloroplastorik ez egon). Egitura eta propietate desberdinetako klorofilak daude; a, b, c eta d dira garrantzitsuenak. Klorofilarik arruntenak landareetan eta alga berdeetan dauden a eta b klorofilak dira. Alga arretan c klorofila dago, eta alga gorrietan d motakoa. Nahiz eta klorofila pigmentu fotosintetikorik inportanteena izan, landareetako kloroplastoetan beste pigmentu aurki ditzakegu: karotenoak (kolorazio gorrixka eta laranja dute)  eta xantofilak (kolorazio horixka eta arrea dute).
 
Kromatografia teknika honek nahaste baten dauden substantzien banaketa utzi du, substantzien solugarritasunaren arabera.  Horrexegatik, paper-tira nahasketan sartzean, disolbatzaileak abiadura desberdinez pigmentuak narraz eraman ditu eta banatzen ditu, beren koloreen arabera identifikatuz.
 
BEHARREZKO MATERIALA                
·      Alkohol etiliko
·      Kaltzio karbonatoa
·      Mortairua
·      Inbutua
·      Prezipitatu-ontzia
·      Petri-ren kaxa
·      Irazki-papera

PROZEDURA
1. Kokatu mortairuan aukeratutako hostoak, alkohola eta kaltzio karbonato pixka bat (substantzia honek pigmentu fotosintetikoen degradazioa ekiditen du) gehitu eta birrindu alkoholak kolore berde iluna lortu arte.
 
2. Gero lortutako likidoa iraziko dugu, iragazki-papera duen inbutua erabiliz.
3.  Lehen, irazki-papera moztuko dugu lauki zuzena lortzeko ( 15 cm zabal eta 10 cm luze). Ondoren, Petri-ren kaxan iragazpena kokatu eta bere gainean irazki-papera V itxuran tolestuta tente mantentzeko

4.Itxaron 30 minutu eta paper-tiraren goiko partean kolorezko zinta batzuk agertuko dira. Zinta hauek pigmentu desberdinak adierazten dituzte. 


viernes, 8 de febrero de 2013

DISTILAZIOA

Distilazioa disoluzio bateko substantzia desberdinak banatzeko erabiltzen den teknika da, substantzia hauen irakite-puntua desberdinetan oinarritzen dena. Irakite-puntua substantzia bakoitzaren propietate intentsiboa da, hau da, ez dago ez masa ezta bolumenaren menpe ere. Distilazioa banaketa fisikoa da eta ez erreakzio kimikoa.
Likidoak purifikatzeko metodo garrantzitsuena eta erabiliena da distilazioa. Gainera, likido bat eta hegazkorrak ez diren purutasunak bereizteko auketatzen den metodoa ere bada.
Distilazioa prozesu industrial ugaritan erabiltzen den teknika da, ezagunenen artean daude alkoholdun edarien eta petrolioarendistilazioa.


Distilazio arruntaren eskemaren azalpena:
  • 1: Berogailua
  • 2: Distilatu nahi den disoluzioa duen matrazea
  • 3: Distilazio burua
  • 4: Termometroa
  • 5: Hoztailea
  • 6: Uraren sarrera
  • 7: Uraren irteera
  • 8: Distilatutako likidoa jasotzen duen ontzia
  • 9: Hutsa egiteko Iturria (ez da beharrezkoa distilazio arruntean)
  • 10: Luzagarria

ZENTRIFUGAZIOA

Zentrifugazioa indar errotatiboa erabiliz dentsitatearen araberako banaketa egitea da. Banaketa mekanikoa da.

LANDARE BERDEEN PIGMENTUEN BANAKETA: IRAGAZPENA ETA DEKANTAZIOA

Zelula begetalak apurtzea: Prozesu hau belar zelulak mortairuarekin birrintzean datza, horretarako ontzian dugun alkohola, harea eta belarra birrindu behar dira.

Iragazpena: Prozesu nahaste homogeneoa banatzean datza, horretarako aurreko prozuan lortu dugun substantzia iragazkin paperan botako dugu bertan iragazteko, likidoa azkenean hauspeakin-ontzian jausiko da.

Dekantazioa: Eterra lortutako substantzian botako dugu eta horren ondorioz, nahaste heterogeneoa lortzen da. Aurrekoa astintzen dugunean begibistaz pigmentuak nola banatzen diren bi disolbatzaileetan  ikusiko dugu. Ilunagoan, hau da, goian dagoena, Eterra+Klorofila egongo da, berriz, behean, argiago den Ura +Alkohola+Gainerako pigmentuak egongo dira.

viernes, 1 de febrero de 2013

IODOAREN SUBLIMAZIOA

Sublimazioa egoera aldaketa bat da. Honetan, solido bat zuzenean gas egoerara pasatzen da likidotik pasatu gabe. Iodoa oso errez sublimatzen denez; sodio kloruroaren eta iodo sistemaren banaketa egiteko teknika hau erabili dugu. Argazkian agertzen direnak gu gara. Harrituta geratu ginen iodoa kolore morea hartu zuela ikustean.