jueves, 9 de marzo de 2017

URREZKO EURIAREN LORPENA

Materialak eta osagaiak:
- Potasio ioduroa, KI
- Berun (II) Nitratoa, Pb (NO3)2 
- 2 Prezipitatu ontzi.
- Erloju beira
- Goilaratxo-espatula
- Bunsen metxeroa
- Hagatxoa 
Prozedura:

Joan den astean lorturiko ioduro potasikoa erabiliko dugu. Disoluzioaren kolore horia berun ioduroarena (PbI2) da. Gertatu zen erreakzio kimikoa honako hau da:
Pb (NO3)2  +  2 KI  =  PbI2  +  2 K NO3    
Ondoren disoluzioa berotu egingo dugu eta hagatxoaz eragingo diogu prezipitaturik zegoena berriz disolbatzen laguntzeko. 10 minutuz berotzen eduki ondoren sua itzali eta hozten utziko dugu.
Ikusiko dugu nola berun ioduroa berriz prezipitatzen den, baina zati bat goian gelditzen da eta hoztu ahala kristal txikiak eratzen ditu, poliki poliki erortzen hasten direnak. Kristal hauek disdiratsuak dira eta efektu polita egiten du urrezko euria izendatuz.

 
 
 
 

miércoles, 8 de marzo de 2017

BIKARBONATO SODIKO ETA OZPINAREN ARTEKO ERREAKZIOA

Gaur, martxoak 8, laborategiko praktikan kontuan hartu dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela. Esperimentuarekin hasi baino lehen ikasleek aproposa ikusi dute laborategia apaintzea.
 
 
 
 
Helburua:
Karbono dioxido gasa askatzen duen erreakzio kimiko bat aztertzea.
Materiala:
- Ozpina
- Bikarbonato sodikoa
- Puxika moreak(Emakumearen Nazioarteko Egunari keinu bat egiteko)
- Erlenmeyer matraze txikia (aho txikiduna)
- Bureta
- Goilaratxo-espatula
- Inbutua 
Prozedura:
100 mL ozpin ezarriko ditugu Erlenmeyer matrazean, horretarako bureta erabiliko dugu. Bestalde  bikarbonato hiru goilarakada hartuko ditugu eta  puxika barrura sartuko ditugu inbutua erabiliz.
Puxika matrazearen ahoan ezarri eta puxikari buelta emango diogu bikarbonatua ozpinetan eror dadin. Erreakzioa egiterakoan karbono dioxidoa askatuko da eta puxika puztu egingo da.
Honako hau da gertatu dena:
Ozpina+bikarbonato sodikoa=azetato sodikoa+ CO2+H2O
 
 
 
 
 
 
  

miércoles, 22 de febrero de 2017

AZUKRE ETA AZIDO SULFURIKOAREN ARTEKO ERREAKZIO KIMIKOA

El ácido sulfúrico reacciona con la sacarosa “arrancándole” las moléculas de agua, es decir, deshidratándola.:
C12H22O11 (sacarosa) + 11 H2SO4 → 11 H2SO4 · H2O + 12C
Esta capacidad deshidratante hace que el sulfúrico ataque a multitud de materiales
La reacción es muy exotérmica y provoca desprendimiento de gases, una mezcla de varios gases: dióxido de carbono, dióxido de azufre y vapor de agua.
Por tanto, debemos escribir una reacción que sea consecuente con la formación de dichos gases. Podemos escribir la siguiente reacción, más compleja:
C12H22O11 + H2SO4  + 1/2 O2  → 11C + CO2 + 12H2O + SO2
 
 
 

ZENTRIFUGADOREAREN ERABILPENA

Zentrifugadorea heterogeneoa den disoluzio batetik hauspeakina ondo eta era arinean banatzeko erabiltzen da.  Tresna hau Ikasteko erabiltzen aurreko egunean lorturiko IK hauspeakina banatu dute Berun(II) nitrato disoluziotik..