viernes, 17 de mayo de 2013

ERREAKZIO ABIADURAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK



 
Erreakzio kimiko guztien abiadura ez da berdina izaten. Batzuk motelago-ardoaren oxidazioa-etea beste batzuk azkarrago-esnea limoiarekin-gertatzen dira.

 
Erreakzio kimikoaren abiaduran eragina duten faktoreak hauek dira:
 
Tenperatura:

Tenperatura handitzean, erreaktiboen partikulak bizkorrago higitzen dira, haien artean errazago egiten dute talka, eta, ondorioz, errazago apurtu daitezke apurtu behar diren loturak. Hala, handitu egiten da erreakzioaren abiadura.
 
Erreaktiboen kontzentrazioa:

Erreaktiboen kontzentrazioa handitzean partikula gehiago daudenez, handitu egiten da partikulek talka egiteko probabilitatea, eta, horrekin batera, erreakzioaren abiadura.
 
Erreaktiboen zatiketa-maila:

Erreaktiboen zatiketa-maila handitzean –adibidez, erreaktibo solidoak birrintzean–, partikulen arteko ukipen-azalera handiagoa izango da, eta, ondorioz, arinago gertatuko da erreakzioa. Erreaktiboak disolbatuta daudenean ere, erreakzioa arinago gertatzen da disolbatuta ez daudenean baino.

Katalizatzaileak:

Katalizatzaile izeneko substantziak erreakzioak gertatzeko bideak edo mekanismoak aldatzen dituzte, eta, ondorioz, abiadura ere bai. Katalizatzaileak positiboak edo negatiboak izan daitezke: lehenengoek handitu egiten dute erreakzioaren abiadura, eta bigarrenek, aldiz, moteldu.



viernes, 3 de mayo de 2013

AZIDO NITRIKOA ETA KOBREAREN ARTEKO ERREAKZIOA

MATERIALA ETA OSAGAIAK:
-Erlenmeyer matrazea.
-Gas-kanpaia(askatzen diren gasak-nitrogenoaren oxidoak-toxikoak eta narritagarriak direlako).
-Kobre metalikoa.
-Azido nitrikoaren disoluzioa.
-Ura.
 
PROZEDURA:
1.-Matrazean kobre zatitxoak sartzen dira eta ondoren ura gehitzen da.
2.-HNO3 botatzen da. Normalean erreakzioa ingurugiro tenperaturan hasten da, hala ere komenigarria da berotzea.
 
3.-Ikusgarria da sortzen den erreakzioa, nitrogenoaren oxido gorriskak agetzeaz gain disoluzian geratzen den gatza urdina delako. Hasiera batean berde kolorea agertzen da  bi kolore nahastearen ondorioz.

4.-Kobre metalari dagokion gatza urtetan geratuko da disolbaturik (azido nitriko disoluzioak zuen ura + botatako ura).

5.-Disoluzioa luzaroan utziz gero, ura lurrundu ahal izateko, orratzen formako kristal urdinak lortuko genituzke, nitrato kuprikoa delarik.

ARGAZKIA FALTA DA:

HAUSPEAKIN BATEN DISOLUZIOA


AgNO3 (dis) + NaCl (dis) -----> AgCl (s) + NaNO3 (dis)
Aurreko erreakziaoren bidez lorturiko zilar kloruroaren hauspeakin zuria dagokion substantzia aukeratuz posiblea da disolbatzen saiatzea.
 Hauspeakina lortu ondoren horren iragazketa egin behar da.
Espatula baten bidez AgCl iragazki paperetik kentzen da eta prezipitatu ontzi batera botatzen da.
Amonio hidroxido disoluziotik kantitate bat gehitzen da hauspeakinaren gainean.

Hagaskarekin ondo irabiatu ondoren nola hauspeakina azkar eta oso ondo disolbatzen den ikusten da disoluzioa gardena geldituz.  

ARGI-ENERGIAK ZILARREZKO GATZETAN DAUKAN ERAGINA

MATERIALA:
-Bi prezipitatu ontzi.
-Zapi bat.
-Hagaska.

OSAGAIAK:
-Ur distilatua.
-AgNO3.
-NaCl.

PROZEDURA:
1.-Disolbatu kristal batzuk zilar nitrato ur distilatuan.
2.-Gehitu sodio kloruroaren disoluzioa.
3.-Zilar kloruroaren hauspeakin zuria sortzen da.
4.-Usuri disoluzio pitin bat ontzi bakoitzean eta estali zapi batekin (posiblea da armairu baten barruan ere sartzea) bietako bat. Bestea argitasuna dagoen leku batean utzi.
5.-Hurrengo egunean ikusten da estalitako disoluzioa ez dela kolorez aldatzen.
 
 
Estali gabeko ontziko disoluzioaren goiko azala ilundu egiten dela ikusten da, zilar metalikoa sortzen delako.
 
 
Hagaska baten bidez irabiatzen badugu belztu den disoluzioa barruko hauspeakina zuria dagoela nabaria da, argiak eragiten duen prozesu kimikoa gaineko azalean gertatzen delarik.

sábado, 27 de abril de 2013

METALEKIN AZIDOAK DITUZTEN ERREAKZIOAK


HELBURUA
Elementu batzuen erreaktibitatea ikertzea berauen izaeera metaliko handiago edo txikiagoa arabera sailkatuz.

MATERIALA
-Saiodiak eta tentegailua.

-Beroketa tresneria.
-Azido klorhidrikoa diluitua, ozpina(azido azetikoa), limoi zukua(azido zitrikoa) eta veste substantzia azido batzuk.
-Metalak: kobrea(kobre azal gabea), magnesioa(zinta), burdina(iltzeak), zinka(pila gastatu baten azala) eta aluminio(txirbilak).

BURUTZAPENA
1.-Bete itzazu urez bost saiodi beren 1/3 neurriraino. Etiketa itzazu saiodiak Cu, Al, Fe, Mg eta Zn bereizgarriekin.
2.-Gehitu metal zatitxo bat bakoitzari dagokion saiodian. Ohartuko zara metalek ez dutela urarekin erreakzionatzen. Har itzazu saiodiak matxardarekin eta ez erabili pipetarik azidoak zurgatzeko.
3.-Hustu itzazu berriro saiodiak, metal bakoitza bertan utziz, eta errepika ezazu entseiua ur beroarekin. Magnesioaren kasuan burbuilak ageri direla nabari da, izaera metaliko handikoa denez erreakzionatzen baitu oxigenoarekin konbinatuz  hidrogenoa askatzen den aldi berean .
4.-Hustu itzazu berriro saiodiak eta utzi bertan metalak, isuri itzazu ozpin milimitro batzuk eta ikusiko duzu magnesioa oso aktiboa dela, oso erraz desplazatzen baitu hidrogenoa azidotik.
5.-Proba ezazu orain veste azido batzuekin: limoiaren azido zitrikoarekin, azido klorhidriko diluituarewkin(salfumanarekin), eta abarrekin. 
6.-Idatz itzazu oharpenak.
 

viernes, 8 de marzo de 2013

ETXEKO SUHITZAILEAK

Sua itzaltzeko modu asko daude. Sugarrak karbono dioxidoz estaltzea da horietako bat. Izan ere, oxigeno faltan, sua amatatu egiten da.

Prezipitatu ontzi bat hartzen da eta beheko aldean argizari motz bat ipintzen da eta poxpolu batez piztuta uzten da. Beste  batean bikarbonato sodikoa jarri (bizpairu koilarakada) eta gainean ozpina bota; edalontzian aparra sortuko dela nabaritzen da. Izan ere, ozpina bikarbonatoarekin nahastuz, karbono dioxido gasa sortzen da.



 Handik pare bat minutura, bigarren edalontzian sortutako aparra argizaria dagoenera bota, eta sua itzaltzen dela ikusiko duzu. Karbono dioxidoak aireak baino pisu handiagoa duenez, edalontzi barruan geratzen da eta oxigenoa amaitzen da. Ondorioz, argizaria itzali egiten da.


Hain zuzen ere, suhiltzaileek karbono dioxidoa erabili ohi dute suteak itzaltzeko.

KARBONO DIOXIDOAREN ERAKETA: OZPINA BIKARBONATOAREKIN


Ozpinaren 100 ml erlemenyerrean sartzen dira.

o
Balantzan 10 g bikarbonato sodiko pisatzen dira. 

 Bikarbonatoa, kristalezko inbutuaren bidez pusika baten barruan sartzen da.

 Pusikaren ahoa eta erlenmeyerrean kokatzen da ez askatzeko modukoa.

Pusika altzatuz bikarbonatoa eroriko da erlemeyerrean eta dagokion erreakzio kimikoa sortuko da. Pusika puztu egingo da askaturiko karbono dioxidioarekin.