Helburua:
Karbono dioxido gasa askatzen duen erreakzio kimikoa aztertzea.
Karbono dioxido gasa askatzen duen erreakzio kimikoa aztertzea.
Materiala eta osagaiak:
- Ozpina
- Bikarbonato sodikoa
- Puxika moreak(Emakumearen Nazioarteko Egunari keinu bat egiteko)
- Erlenmeyer matrazea
- Probeta
- Espatula
- Inbutua
-Erloju beira
-Balantza
-Erloju beira
-Balantza
Prozedura:
100 mL ozpin ezarriko ditugu Erlenmeyer matrazean, horretarako probeta erabiliko dugu. Bestalde bikarbonato sodikoa hartuko dugu, balantzarekin horren masa zehazteko, eta puxika barrura sartuko dugu inbutua erabiliz.
Puxika matrazearen ahoan ezarri eta puxikari buelta emango diogu bikarbonatua ozpinetan eror dadin. Erreakzioa egiterakoan karbono dioxidoa askatuko da eta puxika puztu egingo da.
Honako hau da gertatu dena:
Ozpina+bikarbonato sodikoa=azetato sodikoa+ CO2+H2O
Ozpina+bikarbonato sodikoa=azetato sodikoa+ CO2+H2O







