miércoles, 30 de noviembre de 2016

IODO ETA SODIO KLORUROAREN ARTEKO NAHASTEAREN BANAKETA: sublimazioa

Osagaiak:
- Iodo hautsa eta sodio kloruroa.
-Izotz zatiak

Materialak:
- Prezipitatu ontzia.
- Erloju beira.
- Bunsen metxeroa.

Prozedura:
Iodo hautsa eta sodio kloruroaren zatiak ezarri prezipitatu ontzian, gramo gutxi batzuk baino ez.
Ez ukitu eskuarekin!
Prezipitatu ontziaren gainean erloju beira ezarri. Erloju beiran izotz zatiak ipini.
Iodoa berotzerakoan sublimatu egingo da, hauts grisa gas more-arroxa bihurtuko da sublimazio egoera aldaketa sortuz, hau da, solidotik gas egoerara likidotik pasatu barik.
Berehala gasa hoztu egingo da eta iodoa erloju beiran kristalizatuko da berriro. 
   

jueves, 24 de noviembre de 2016

SULFATO KUPRIKOAREN KRISTALIZAZIOA


Materiala:
- Kobre II Sulfatoa.
- Ura.
- Prezipitatu ontzia.
- Hagatxoa.
- Kristalizatzailea.
- Bunsen metxeroa.
Prozedura:
Prezipitatu ontzi batean kobre sulfatoa disolbatu uretan. Jarraian disoluzioa berotu egingo dugu.
Hurrengo egunetarako utziko dugu apal batean ura lurrundu dadin, eta kobre sulfatozko kristalak agertuko dira.

miércoles, 16 de noviembre de 2016

1.EBALUAZIOAREN AZTERKETA EGUNA

AZTERGAIAK: 
-Laborategiko arauak, segurtasun neurriak.
-produktuen erabilpena.
-Laborategiko materialak 
-Masa eta bolumenaren neurketa.
-Dentsitatea.  
-Berokuntza. 

martes, 15 de noviembre de 2016

jueves, 10 de noviembre de 2016

FLOTATZEN DIREN LETRAK

MATERIALAK:
-Letrak dituzten karameluak:  M&Ms eta Lacasitos
-Ura
-Kristalizadorea
 
PROZEDURA:
Gozokiak ura  duen ontzian murgiltzen dira dituzten letrak gora utzita eta hor uzten dira ordu erdi batean.
 
Ordu erdi bat pasa ondoren karameluen koloratzailea uran disolbatu dela behatzen da.
Amaieran letrak flotatzen direla ikusten da eta hatzamarrez posiblea da hartzea.
 
 
 
 
ONDORIOAK:
1.-Koloratzaileak uran disolbatzen dira eta letrak ez dira uran disolbatzen
2.- Letrak uran flotatzen dira urak baino dentsitate gutxiago dutelako.

BUNSEN METXEROA eta URAREN BEROTZE GRAFIKOA

BUNSEN METXEROAREN ATALAK ETA ERABILERA:

Hurrengo praktikan Bunsen metxeroa erabiliko da.
MATERIALA:
-250 ml-ko prezipitatu ontzia
-Termometroa
-Sare eta aro metalikoak
-Bunsen metxeroa
-Euskarria
-Giltzaur bikoitza
-Matxarda
-Kronometroa
GARAPENA: Prezipitatu ontzian 150 ml ur bolumena sartzen da eta metxeroa piztu ondoren taula batean denbora-tenperatura datuak biltzen dira. Amaitzean grafiko batean bildutako informazioa adierazten da.
ONDORIOA: Denbora pasatu ahala uraren tenperatura handiagotzen da baina 100ºC tenperatura lortzean ura irakiten hasten da eta horrekin batera egoera aldaketa (ur likidoa ur gaseosoa bihurtuz). Egoera aldaketa gertatzen den bitartean tenperatura konstatea mantentzen da. 

lunes, 7 de noviembre de 2016

KOLOREEN ZUTABEA

MATERIALA:
250 mL-ko probeta
5 hauspeakin–ontzi
Hagaska
Espatula
OSAGAIAK:
Ura
Azukrea
Kolorezko indikatzaileak
PROZEDURA:
1.- Prezipitatu ontzi bakoitzean uraren 50 mL  gehitzen dira.
 
2.- Lehenengoan ez da ezer gehituko, bigarrenari azukrearen goilarakadatxo bat gehitzen zaio, hirugarrenari bi, laugarrenari hiru, bosgarrenari lau.  Honela dentsitate desberdineko disoluzioka lortzen dira.
3.- Prezipitatu ontzietan indikatzaile desberdinak gehitzen dira disoluzioen koloreak desberdinak izateko.
 
4.- Astiro, probetan hasten dira gehitzen lorturiko disoluzioak  beheranzko dentsitearen arabera, hau da, sendoena lehenengoa eta arinena azkenengoa.
ONDORIOA: Probetan  kolore desberdineko  zutabe bat agertzen da disoluzioak dentsitate desberdinekoak direlako.