jueves, 10 de noviembre de 2011

Disoluzioak

Hurrengo gaia izango da disoluzioak, baina horretrarako, lehenengo egin behar dugu materiaren deskribapena. Ulertu behar dugu oso ondo zer diren elementuak eta konposatuak eta horiekin sortzen direla sustantzia puruak.Sustantzia  puruak elkartzen direnean sortzen dira nahasteak eta azken hauek izan daitezke homogeneoak eta hetereogeneoak.Nahaste homogeneoak deitzen dira ere disoluzioak eta hauei buruz egingo ditugu zenbait aktibitate. Disoluzuo batean gutzienez agertzen dira bi konponente ,orduan kantitate gehiagorekin agertzen dena deitzen da disolbatzailea eta kantitate gutxiagorekin agertzen dena deitzen da solutua.Momentuz eta konparatzeko moduan prestatu ditugu hiru disoluzio ikusteko nola batzuetan disolbatzailearen kolorea ez da aldatzen, nola beste batzuetan kontrakoa gertatzen dena eta nola beste batzuetan solutua nahasteko disolbatzailearekin faktore batzuk kontuan hartu behar dugu, adibidez, prozezuaren tenperatura edo nahastearen mugimendua.Zenbat eta temperatura gehiago eduki orduan eta errezagoa da solutua desagertzea disolbatzailearen barruan eta zenbat eta denbora gehiago mugitu solutua disolbatzailearen barruan orduan eta errezagoa izango da ere solutua desagertzea.
                                                                                        

No hay comentarios:

Publicar un comentario