viernes, 25 de enero de 2013

BANATZE TEKNIKAK



HELBURU PEDAGOGIKOA
“Nahaste homogeneoak zein heterogeneoak banatzea” baliabideari esker, nahaste homogeneoak diren substantziak banatzeko zenbait prozedura zertan oinarritzen diren jakiteko aukera dago. Ikasgaien planean zehar proposatzen diren jardueretan, banatzeko sistemak zertarako erabiltzen diren ikasiko dute ikasleek, eta laborategiko zenbait tresna erabili beharko dituzte, nahasteetan osagaiak banatzeko.


ALDERDI INTERESGARRIAK
  • Nahaste homogeneo eta heterogeneoa kontzeptuak definitzea.
  • Lurruntze-/kristalizazio-, destilazio-, kromatografia eta gainerako prozedurak zertan oinarritzen diren jakitea, eta laborategiko tresna egokiak erabiltzea.

LAN EGITEKO MODUA
Taldeka, ikasleek banatzeko prozedura erabili ahal dezaten, substantzia motaren araberakoa; horrez gain, emaitzak alderatuko dituzte, beste metodo batzuk erabili dituzten taldeen emaitzekin.


ORIENTABIDEAK
  • Ikasleek disoluzio baten osagaiak banatzeko erabiltzen diren prozedurak ulertzen dituztenean, banatu zenbait taldetan. Zenbait landare usaintsuren esentziak lortu behar dituzte, laborategian, destilazio-prozeduraren bidez. Esentzia horiek lortutakoan, koloniak eta kosmetikoak lortzeko erabiltzen diren nahasteei buruzko informazioa bilatu beharko dute Interneten, eta kolonia edo kosmetiko horietakoren bat egin, lortutako esentziekin.
  • Nahasteak banatzeko metodoetako bat nola erabiltzen den jakiteko, erabili paper gaineko identifikazio kromatografikoaren teknika, zenbait pigmentu mota ikertzeko. Horretarako, banatu ikasleak taldetan eta egin pigmentuak dituzten substantzia arrunten zerrenda: boligrafoen tintak, kolore desberdinetako edariak, kolore desberdinetako landareen orriak, etab.

2 comentarios:

  1. guygucbyucvubbyueeeee
    eeeeeeeeeeeeeee

    ResponderEliminar
  2. sonnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaalllllllllllllllllllllllllllllddddddddddddddddddddddoooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo
    goooooooooooooooooooooooooooooooooooooolllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllllll unbelibeball

    ResponderEliminar