viernes, 17 de mayo de 2013

ERREAKZIO ABIADURAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK



 
Erreakzio kimiko guztien abiadura ez da berdina izaten. Batzuk motelago-ardoaren oxidazioa-etea beste batzuk azkarrago-esnea limoiarekin-gertatzen dira.

 
Erreakzio kimikoaren abiaduran eragina duten faktoreak hauek dira:
 
Tenperatura:

Tenperatura handitzean, erreaktiboen partikulak bizkorrago higitzen dira, haien artean errazago egiten dute talka, eta, ondorioz, errazago apurtu daitezke apurtu behar diren loturak. Hala, handitu egiten da erreakzioaren abiadura.
 
Erreaktiboen kontzentrazioa:

Erreaktiboen kontzentrazioa handitzean partikula gehiago daudenez, handitu egiten da partikulek talka egiteko probabilitatea, eta, horrekin batera, erreakzioaren abiadura.
 
Erreaktiboen zatiketa-maila:

Erreaktiboen zatiketa-maila handitzean –adibidez, erreaktibo solidoak birrintzean–, partikulen arteko ukipen-azalera handiagoa izango da, eta, ondorioz, arinago gertatuko da erreakzioa. Erreaktiboak disolbatuta daudenean ere, erreakzioa arinago gertatzen da disolbatuta ez daudenean baino.

Katalizatzaileak:

Katalizatzaile izeneko substantziak erreakzioak gertatzeko bideak edo mekanismoak aldatzen dituzte, eta, ondorioz, abiadura ere bai. Katalizatzaileak positiboak edo negatiboak izan daitezke: lehenengoek handitu egiten dute erreakzioaren abiadura, eta bigarrenek, aldiz, moteldu.



3 comentarios: