viernes, 7 de junio de 2013

EGIZU JOGURTA LABORATEGIAN




Etxean jogurtak egitea oso erreza da, eta jende gehiena produktu hau supermerkatuan erosten jarraitzen du.Hori sendientzat ekonomikoki suposatzen duenaz aparte, ere ingurugiroarekiko kaltegarria da. Jogurtak egiten dituzten enpresa handiek, behar dituzten produktuak, merkeen ateratzen zaien lekuetan erosten dituzte, eta horretarako gure inguruan lortu ahal diren produktuak beste leku urrunetatik garraiatzen dituzte. Garraio hori, noski, oso kutsatzailea da(kamioia edota hegazkina askatzen duten CO2   oso kaltegarria da ingurugirorako).
Jogurtaren kasua beste produktu guztien berbera da, eta horregatik saiatu behar gara erabiltzen ditugun produktuak guk etxean egitea edo gure auzoko herri merkatuan erostea. Gero eta gertuago egindako edo ereinetako produktua, hobeago ingurugirorako.

NOLA EGIN JOGURTAK

Litro bat esnean jogurt komertzial bat bota eta ondo irabiatu. Hau eginda, jogurtentzako ontzietan nahasketa hau banatu. Lau edo bost betetzeko helduko zaizu. Beraz, jogurt komertzial batekin, 5 jogurt edo gehiago atera ahal dira!!
Hurrengo pausoa jogurt ontziak jogurtera batean sartzea izango da. Jogurtera egiten duena tenperatura 40 gradutan mantentzea da. Uzten badituzu jogurt ontziak egun bat jogurtean jogurtak egitea lortuko duzu.Jogurtei bota ahal diezu nahi duzuna, azukrea, fruituak, kafea eta abar.





Jogurtera ez baduzu, jarri beharko dituzu jogurt ontziak jogurt eta esne nahasketekin berogailu baten ondoan, labean edo beste forma bat bilatu beharko duzu nahasketak tenperatura bero batean mantentzeko. Bakteriak bero hori behar dute jogurta sortu ahal izateko.

Hamabi ordu pasa hondoren hozkailuan sartzen dira eta prest jateko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario