jueves, 8 de marzo de 2018

Martxoak 8: Nazio Arteko Emakumeen Eguna

Gaurko eguna ospatzeko keinu bat egin dugu laborategian garatu dugun praktikarekin.
Helburua:
Karbono dioxido gasa askatzen duen erreakzio kimikoa aztertzea.
Materiala eta osagaiak:
- Ozpina
- Bikarbonato sodikoa
- Puxika moreak(Emakumearen Nazioarteko Egunari keinu bat egiteko)
- Erlenmeyer matrazea
- Probeta
- Espatula
- Inbutua
-Erloju beira
-Balantza 

Prozedura:
100 mL ozpin ezarriko ditugu Erlenmeyer matrazean, horretarako probeta erabiliko dugu. Bestalde  bikarbonato sodikoa  hartuko dugu, balantzarekin horren masa zehazteko, eta  puxika barrura sartuko dugu inbutua erabiliz.
Puxika matrazearen ahoan ezarri eta puxikari buelta emango diogu bikarbonatua ozpinetan eror dadin. Erreakzioa egiterakoan karbono dioxidoa askatuko da eta puxika puztu egingo da.
Honako hau da gertatu dena:
Ozpina+bikarbonato sodikoa=azetato sodikoa+ CO2+H2O




 
  

2 comentarios: