viernes, 23 de marzo de 2012

AZIDOEN ETA BASEEN GARRANTZIA GAUR EGUN

Ozpinak,limoi urak eta antzeko substantziek propietate bereziak dituzte. Azidoak deitzen zaie.Beste substantzia batzuek,berriz,esate baterako,lixibak edo sosa kaustikoak beste propietate batzuk dituzte bereizgarri.Baseak deitzen zaie.Orotariko erabilerak dituzte industrian bi substantzia mota horiek.

Elikagai industrian.Inguru azidoa inguru desegokia da onddo eta bakterio askoren garapenerako, eta horregatik,azido zitrikoa, tartarikoa, sorbikoa, eta abar gehigarri gisa erabiltzen dira elikagaiak kontserbatu behar direnenan.Beste batzuetan, berriz, zaporea indartzeko, edota loditzaile, gelifikatzaile eta antioxidatzaile gisa erabiltzem dira.

Konposatu horiek gehien erabiltzen diren arloetako bat ongarrien industria da, batez ere azido nitrikoa, sulfurikoa eta fosforikoa kopuru handitan erabiltzen baitira gatz deribatuak egiteko (sulfatoak, nitratoak eta fosfatoak). Konposatu basikoekin ere erabiltzen dira, amoniakoarekin (ongarriak egiteko nitrato amonikoarekin), etab

Industria farmazeutikoan oso ohikoak dira substantzia azidoak nahiz basikoakesate baterako, bikarbonato sodikoa (basikoa) edo aspirina soila (azido azetilsalizilikoa).

Garbiketarako produktuen fabrikazioan. Etxeko xaboi arrunta egiteko, herri batzuetanb gantz azidoak erabiltzen zituzten (begetalak edo animalienak) landare errautsekin nahastuta (basikoak). Gaur egungo garbikari moderno batzuk azido organikoen,polifosfatoen eta abarren deribatuak dira. Garbiketan erabiltzen diren lixiba eta beste produktu garbitzaile batzuk, berriz, amoniakodunak dira. Eta etxeko sukaldeko labea garbitzeko pruduktuek sosa kaustikoa izaten dute (sodio hidroxidoa).

Industria metalurgikoak azidoak nahiz baseak erabiltzen ditu bainu elektrolitikoetan (adibidez, objektuak zilarreztatzeko) eta baita, esaterako, metalak lortzeko ere (kobrea, aluminioa, etab.)

Oro har, konposatu azido eta basikoetatiko orotariko erabilerak dituzten beste produktu batzuk fabrikatzen dira. Sodio karbonatoa aipa dezakegu, paperaren industrian zelulosa ateratzeko erabiltzen den gatza, azukrearen industrian ere erabiltzen da azukre melazetan dauden zenbait azido prezipitatzeko.

Pila alkalinoetan potasio hidroxidoa (basea) aurkituko dugu. Ibilgailu askok daukaten bateriak azido sulfurikoa edukitzen du. Hain zuzen ere, hain beste gauzetarakoerabiltzen dira azido batzuk, esaterako, sulfurikoa eta nitrikoa, sarritan horien produkzio zifrak hartzen baitira kontuan herrialde batek izan duen garapen industrialaren adierazgarri gisa.

Intsektuen ziztadak. Listorrek eta erleek eztenkatzen gaituztenean injektazten diguten likidoa basikoa da lehenengoen kasuan eta azidoa bigarrengoenean. Horregatik, liztorren eztenkaden kontra ozpina eta beste azido batzuk erabiltzen dira, eta erleen eztekaden kontra aldiz, sustantzia basikoak dauzkaten produktuak, esate baterako, amoniakoa eta sodio bikarbonatoa.

Landareen hazkuntzarako erabiltzen diren lurrak ere azidotasun edota basikotasun altuagoa edo baxuagoa izaten du, konposizioaren arabera. Hori garrantzitsua izaten da hainbat landare hazteko, landare guztiek ez baitute azidotasun maila bera izaten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario