viernes, 4 de mayo de 2012

AZIDOEN ETA BASEEN PROPIETATEAK ETA LORBIDEA

Substantzia kimiko ezagunen artean, badiragarranyzti berezia duten bi talde: azidoak eta baseak. Konposatu hauek interes handiko erreakzio askotan parte hartzen dute, eta erabilera arrunteko subtantzia askoren baliagarritasuna beraien izaera azido edo basikoaren ondorio da. S ubstantzia hauetariko asko antzinatik dira ezagunak.
Azido izenaren pean, kimikan erabiltzen diren konposatu asko daude,hala nola azido kloridikoa, HCI; azido sulfurikoa, H2SO4; azido nitrikoa, HNO3; etab. Base izenekoen taldean beste hainbat konposatu daude, hala nola sodio hidroxidoa, NaOH; kaltzio hidroxidoa, Ca(OH)2; edo amoniakoa, NH3. Substantzien bi talde horien artean erlazio handia dago, ikusiko dugunez.

Izaera esperimentala 

Azidoen eta baseen propietate esperimentalak kontuan hartzea, irizpide praktiko egokia da batzuk eta besteak desberdintzeko



AZIDOEN PROPIETATEAK

-Zapore garratz edo azidoa.
-Erreakzionatu egiten dutezenbait metalekin,zinkarekin edo burdinarekin adibidez, hidrogenoa askatuz
-Baseekin erreakzionatzen dute,gatzak eratuz
-disoluzio akuosoan elektrizitatearen eroaleak dira
-Indikatzaile deritzen substantzien kolorea adierazten dute.Esate baterako,gorri jartzen dute tinpario paper urdina.


BASEEN PROPIETATEAK

-Zapore mingotsa dute.
-Ukimenerako leunak dira.
-Oro har, ez dute metalekin erreakzionatzen.
-Azidoekin erreakzionatzen dute, gatzak eratuz.
-Disoluzio akuosoan elektrizitatearen eroaleak dira.
-Indikatzaileen kolorea aldarazten dute,baina azidoek egiten dutenaz besteña.Esate baterako,azidoes gorrituriko tintario-papera urdin bihurtzen dute.

1 comentario: