lunes, 25 de febrero de 2013

AZUKREAREN DESHIDRATAZIOA AZIDO SULFURIKOAREKIN

Peligro general
Experimentu hau oso arriskutsua denez, beharrekoak diren segurtasun neurriak hartu behar dira.

Materialak:
  • Prezipitatu ontzi txikia
  • Azukrea
  • Azido sulfurikoa
  • Gas kampaia
  • Hagaska

Prozedura:

Prezipitatu ontzian azukrea gehitzen da. Jarraian azido sulfurikoa eta ondo irabiatezen da. Segundu batzuk pasa ondoren erreakzio kimikoa hasiko da.

Hurrengo bideoan ikus daiteke eraldaketa:

Zer gertatu da?

Azido sulfurikoak azukrearen deshidratazioa eragiten du erreakzio exotermiko bat sortuz. Honetan narritagarriak diren gasak askatzen direnez gas kanpaian burutzeko beharra dago.
Ekuazio kimikoa:
 C12H22O11 (s) + 18 H2SO4 (l) → C (s) + 6 CO2 (g) + 29 H2O (g) + 12 SO2 (g) + 6 SO3 (g) + CALOR
Era simplean honela adierazi ahal dugu erreakzioaren azkenengo partean:
C12H22O11(s) → 12 C(s) + 11 H2O(aq)
Karbonoa(ikatza) agertzen dela nabaria da eta honek duen itxura gasen askapenaren ondorioa da. Aldi berean eratzen den ura berehala lurrentzen da askaturiko beroagatik.




No hay comentarios:

Publicar un comentario