viernes, 22 de febrero de 2013

BEROA ERREAKZIO KIMIKOETAN

Gizarteak betidanik erabili izan ditu erreakzio kimikoak energia lortzeko. Energia esaten denean beroa, argia, elektrizitatea, etab esan nahi da. Hasieran egurraren edo ikatzaren errekuntza erreakzioak erabili ziren energia lortzeko, gaur egun espazio ontzietan eta hegazkinetan gertatzen diren erreakzioak erabiltzen dira.
 Erreakzio kimikoekin batera, bada, energia askatzen da batzuetan, erreakzio kimiko hauei exotermikoak deitzen zaie; beste batzuetan, ostera, energia absorbatu edo xurgatu egiten da, hauek endotermikoak dira. Era batera zein bestera, erreakzio kimikoekin batera energia trukea gertatzen da beti.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario