viernes, 8 de febrero de 2013

DISTILAZIOA

Distilazioa disoluzio bateko substantzia desberdinak banatzeko erabiltzen den teknika da, substantzia hauen irakite-puntua desberdinetan oinarritzen dena. Irakite-puntua substantzia bakoitzaren propietate intentsiboa da, hau da, ez dago ez masa ezta bolumenaren menpe ere. Distilazioa banaketa fisikoa da eta ez erreakzio kimikoa.
Likidoak purifikatzeko metodo garrantzitsuena eta erabiliena da distilazioa. Gainera, likido bat eta hegazkorrak ez diren purutasunak bereizteko auketatzen den metodoa ere bada.
Distilazioa prozesu industrial ugaritan erabiltzen den teknika da, ezagunenen artean daude alkoholdun edarien eta petrolioarendistilazioa.


Distilazio arruntaren eskemaren azalpena:
  • 1: Berogailua
  • 2: Distilatu nahi den disoluzioa duen matrazea
  • 3: Distilazio burua
  • 4: Termometroa
  • 5: Hoztailea
  • 6: Uraren sarrera
  • 7: Uraren irteera
  • 8: Distilatutako likidoa jasotzen duen ontzia
  • 9: Hutsa egiteko Iturria (ez da beharrezkoa distilazio arruntean)
  • 10: Luzagarria

1 comentario: