miércoles, 26 de octubre de 2016

FLOTATZEN DEN ARRAUTZA

MATERIALAK:
Hauspeakin-ontzia, hagaska eta espatula.
OSAGAIAK:
Kloruro sodikoa, ura eta arrautza.
HELBURUA:
Uran ondoratzen den arrautza flotatzea.
 
 
Hasieran 250 ml-ko hauspeakin-ontzi batean arrautza sartzen da ikusteko berehala hondoratzen dela.
Orduan arrautza ateratzen da eta urari gehitzen zazkio gatzaren hiru goilarakada. Hagaskarekin ondo irabiatzen da disoluzioa  gatz osoa disolbatu arte. Arrautza sartzen da eta egiaztatzen da berriro urperatzen dela.  
 
Aurreko prozesua errepikatzen da arrautza flotatu arte.
 
ONDORIOA:Sodio kloruroa gehituz lortzen den disoluzioa arrautza baino dentsoagao da orduan flotatzen da. Uraren dentsitatea gazitasun mailarekin aldatzen da; zenbat eta uraren gazitasun handiagoa, orduan eta dentsitate handiagoa
Gorputzek ur gazitan flotatu egiten dutela ikusi dugu. Horregatik da errazagoa itsasoan flotatzea ibaian baino, eta era berean, oso itsaso gazietan, esaterako Itsaso Hilean, ia ezinezkoa da urperatzea. Eta hori zergatik?. Gakoa Arkimedes-en printzipioan dago. "Likido batean murgildutako gorputz batek goranzko indarra jasaten du eta indar horren balioa gorputzak bertan hartzen duen tokiari dagokion likido-bolumenaren pisuaren adinakoa da".

No hay comentarios:

Publicar un comentario