miércoles, 26 de octubre de 2016

NOLA SARTU ARRAUTZ BAT ERLENMEYER BATEAN

Sartuko al zenuke arrautza botilan? Gai izango al zinateke? Saia gaitezen.
Hasteko erlenmeyer handi bat behar dugu eta egositako arrautz bat.
Gero, sartu paper zati bat aldez aurretik piztuta pospolu batekin. Kontuz ez erretzeko.
Botila-1
Denborarik galdu gabe, arrautza erlenmeyerraren ahoan jarri, alderik estuena barrualdera duela, eta ikusiko duzu nola sartuko den arrautza ontziaren barrura.
Zergatik sartu da arrautza botilan? Presio kontzeptua erabiltzeko beharra dago hori azaltzeko.
Botila-2
 Izan ere, airearen herena inguru oxigenoa da. Papera erretzean, oxigeno hori xahutu egin da (suak beti oxigenoa behar du piztuta iraungo badu; bestela ez da surik izaten). Hau da, botila barruan nolabaiteko hutsa sortu da, eta huts horrek berak arrautza barrura bultzatu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario