miércoles, 26 de octubre de 2016

URAREN DENTSITATEA TEMPERATURAREN ARABERA

Uraren dentsitatea tenperaturarekin aldatu egiten da, zenbat eta tenperatura handiagoa, orduan eta dentsitate gutxiago. 
Baina uraren dentsitateak tenperaturarekin dituen aldaketak izugarri bitxiak dira. Substantzia guztiak beroarekin dilatatu egiten dira eta hotzarekin uzkurtu. Baina ura ez da horrekin bakarrik konformatzen eta 4°C-tan du bere dentsitate maximoa. Tenperatura honen azpitik hozten jarraituz gero, espero zitekeenaren kontra bere bolumena handituz doa izoztz bihurtu arte. Horregatik lehertzen zaizkigu botilak hozkailuan ahaztuta uzten ditugunean.

Dentsitate maximo honen beste ondorio ekologiko eta askoz ere garrantzitsuagoa, erreka, itsaso eta lakuak azaletik hondorantz izoztea da. Honela, azaleko izotz-geruzak isolatzaile gisa jokatzen du eta ur izoztuen azpian biziak iraun dezake. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario