jueves, 16 de marzo de 2017

HAUSPEATZE-ERREAKZIOAK

HELBURUA: Hauspeakina agertzen den hainbat errakzio burutzea eta horren iragazketa egitea.
MATERIALAK: 3 prezipitatu ontzi, hagatxoa, espatula, inbutua, matzarda, giltzaur bikoitza, euskarria, erloju beirak, iragazki papera, ontzi-garbitzailea.
OSAGAIAK: Sodio hidroxidoa, sulfato ferrosoa, sulfato kuprosoa eta ura.
 
PROZEDURA:
Hiru osagaien ontzietatik hiru goilarakada hartuko dira eta prezipitatu ontzi desberdinetan gehituko dira.

Hiru disoluzio prestatzen dira uraren 100 ml-ekin hagatxoaren bidez ondo irabiatuz solutuak disolba daitezen.

Sodio hidroxido disiluzioaren erdia sulfato kuprosoaren gainean gehitzen da eta beste erdia sulfato ferrosoari gehitzen zaio. 
  

Bietan hauspeakinak agertzen dira. Urdina dena Cu(OH)2 substantziari dagokio eta berde-marroixka dena Fe(OH)2-ri.

Iragazketa banatze-teknika erabiliz hauspeakinak isolatuko dira egun batzuetan utziz lehortu ahal izateko. 

Iragazketak 24 ordu pasa ondoren egin zirenez, jatorrizko hauspeakinen koloreak aldatu ziren oxidazio prozesua gertatu zelako. Esaterako, hidroxido ferrosoa hidroxido ferrikoa bihurtu zen.
Hau da hidroxido ferrosoa hidroxido ferriko bihurtuta.
Hau da nola gelditu zen hasierako hidroxido kupriko urdina. 
 
Hona hemen praktikaren bideo bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario