jueves, 9 de marzo de 2017

URREZKO EURIAREN LORPENA

Materialak eta osagaiak:
- Potasio ioduroa, KI
- Berun (II) Nitratoa, Pb (NO3)2 
- 2 Prezipitatu ontzi.
- Erloju beira
- Goilaratxo-espatula
- Bunsen metxeroa
- Hagatxoa 
Prozedura:

Joan den astean lorturiko ioduro potasikoa erabiliko dugu. Disoluzioaren kolore horia berun ioduroarena (PbI2) da. Gertatu zen erreakzio kimikoa honako hau da:
Pb (NO3)2  +  2 KI  =  PbI2  +  2 K NO3    
Ondoren disoluzioa berotu egingo dugu eta hagatxoaz eragingo diogu prezipitaturik zegoena berriz disolbatzen laguntzeko. 10 minutuz berotzen eduki ondoren sua itzali eta hozten utziko dugu.
Ikusiko dugu nola berun ioduroa berriz prezipitatzen den, baina zati bat goian gelditzen da eta hoztu ahala kristal txikiak eratzen ditu, poliki poliki erortzen hasten direnak. Kristal hauek disdiratsuak dira eta efektu polita egiten du urrezko euria izendatuz.

 
 
 
 

1 comentario: