miércoles, 8 de marzo de 2017

BIKARBONATO SODIKO ETA OZPINAREN ARTEKO ERREAKZIOA

Gaur, martxoak 8, laborategiko praktikan kontuan hartu dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela. Esperimentuarekin hasi baino lehen ikasleek aproposa ikusi dute laborategia apaintzea.
 
 
 
 
Helburua:
Karbono dioxido gasa askatzen duen erreakzio kimiko bat aztertzea.
Materiala:
- Ozpina
- Bikarbonato sodikoa
- Puxika moreak(Emakumearen Nazioarteko Egunari keinu bat egiteko)
- Erlenmeyer matraze txikia (aho txikiduna)
- Bureta
- Goilaratxo-espatula
- Inbutua 
Prozedura:
100 mL ozpin ezarriko ditugu Erlenmeyer matrazean, horretarako bureta erabiliko dugu. Bestalde  bikarbonato hiru goilarakada hartuko ditugu eta  puxika barrura sartuko ditugu inbutua erabiliz.
Puxika matrazearen ahoan ezarri eta puxikari buelta emango diogu bikarbonatua ozpinetan eror dadin. Erreakzioa egiterakoan karbono dioxidoa askatuko da eta puxika puztu egingo da.
Honako hau da gertatu dena:
Ozpina+bikarbonato sodikoa=azetato sodikoa+ CO2+H2O
 
 
 
 
 
 
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario